"Basoa"

Errenteria 2019(e)ko Irailak 19
  • "Basoa"

Atlantikaldia 2019 jaialdiren barruan. 

"Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua... Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da".

Dantzaz Konpainia

Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere.

2008tik, 200.000 ikusle baino gehiago izan ditugu gure Europa osoan (eta haratago) izandako 350 emanaldi baino gehiagoetan: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Aljeria...

Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.

Fitxa

  • Koreografoa: Josu Mujika
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Baliarines: Dantzaz Konpainia
  • Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte
  • Iraupena: 30-45 minutu
atlantikaldia

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDantzaz Konpainia
  • Data 2019(e)ko Irailak 19
  • Ordutegia19:30
  • LekuaHerrixka
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana