Boza! Muga zeharkatu aurreko gauean errefuxiatu talde batek egiten duen gau-bela poetikoa da. Badakite bizitza jarriko dutela arriskuan amets bat lortzearren, eta horixe da bizitzagatik egiten duten azkeneko brindisa.
Gau horretan Boza! abestuko dute, Sahara hegoaldeko askok Europako lurretara iritsi izana ospatzeko erabiltzen duten oihua.