Sara Zozaya

Errenteria 2019(e)ko Irailak 21
  • Sara Zozaya

Atlantikaldia 2019 jaialdiren barruan. 

Donostian jaiotako abeslaria eta multi-instrumentista akordeoiarekin hasi zen musikaren munduan. 12 urte besterik ez zituela, bere abestiak sortzen hasi zen, gitarra eta teklatuekin. Gaur egun, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gainera, bakarkako bideari ekin dio.

2018ko abenduan argitaratu zuen bere lehenengo EPa, III. Disko labur intimista eta progresiboa da, kritikariek goraipatua; jarraipena izango du gaur egun prestatzen ari den bigarren EPan. Kontzertuan batez ere ingelesezko abestiak aurkeztuko ditu, gai existentzialekin eta eguneroko bizitzako xehetasun itxuraz hutsalekin zerikusia dutenak. Horiek guztiak artistak berak darky indie-folk izendatzen duen estiloan abestuak.

atlantikaldia

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Irailak 21
  • Ordutegia21:30
  • LekuaHerriko plaza
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana