Itsas beltzeko ametsak: "Hartza" + "Proposamena"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abenduak 7
  • Itsas beltzeko ametsak: "Hartza" + "Proposamena"

EL OSO / HARTZA (Anton Txekhov-en testuetan oinarritua)

1888an Anton Txekhovek idatzia, “Hartza” eta “Proposamena” errusiar idazle eta dramaturgoaren pieza labur adierazgarrienetakoak dira, ekitaldi batean idatziak, emakumeen berdintasuna bilatzeko garaietan. Txekhovek, maiztasun handi samarrez, ironia edo umorea erabili zuen, eta komikotasunera iritsi gabe, arintasuna eta alaitasuna ematen diote narrazioari.

“Hartzak” Yelena Popovaren istorioa kontatzen du, tramaren hasiera baino zazpi hilabete lehenago alargunduriko emakumea. Ordudanik bera hil arte lutoan egongo zela agindu zion senar maite izandakoari.

Alargunak bere etxean itxita geratzea erabaki du, Luka morroi zintzoa lagun duela; hau saiatzen da konbentzitzen bere bizitzarekin jarrai dezan. Baina itxialdia Grigori Smirnov-ek etengo du; hau artilleriako tenientea da, erretiratua, eta etxera etorri da senar zenduak zor zion dirua kobratzera. Ordaindu nahi ez dion Yelena Popovaren eta etxetik joan nahi ez duen kobratzailearen arteko eztabaida sutsuen artean, aitortu gabeko maitasuna sortzen da, dueluan erabakiko dena.

ANTZEZLEAK (agertzen diren ordenan)

Yelena Pópova, , lur-jabearen alarguna: ELISA SAINZ
Luká, morroia: ALBERTO ZALDUONDO
Grigori Smirnov, teniente erretiratua: MIGUEL SIMÓN

--

LA PROPOSICIÓN / PROPOSAMENA (Anton Txekhov-en testuetan oinarritua)

Ekitaldi bateko komedia honetan Ivan Vasilievich Lomov, lur-jabe errusiarra, ezkongabe eta hipokondriakoa, bere auzokoaren, Stepan Stepanovich Chuvukov lur-jabearen, etxaldean agertzen da, haren alaba gaztea den Natalia Stepanovna-rekin ezkontzeko eskatzera, bizitza osoan auzokideak izan ondoren.

Baina ezkontzeko eskaerak porrot egingo du lur batzuen jabetzaz eztabaidan hasten direnean, eta gero beren ehiza-txakurretatik onena zein den eztabaidatuko dute; hika-mika horretan Ivan Vasilievichek kolapso bat izango du, eta aita-alabak beldur dira ez ote den hil.

Hala ere, konortera etorriko da geroxeago, eta Chuvukovek ezkontzeko eskaera onartzera behartzen du bikotea. Gertakizun hau Txekhovek proposatzen digun “jostailu komiko” bihurtzen da, egoera absurdu, patetiko eta poetikoekin, urteak igaro arren errepikatu egiten diren egoerekin.

ANTZEZLEAK (agertzen diren ordenan)

– Ivan Vasielivich Lomov, auzoko lur-jabe errusiarra: JOSÉ LUIS CABO “LULO”.
– Stepan Stepanovich Chuvukov, neska gaztearen aita: VENANCIO MÉNDEZ
– Natalia Stepanovna, neska gaztea: MARÍA GARRIDO
– Zuzendaritza eta dramaturgia: MIGUEL MECA
– Jantziak eta eszenografia: ENTRECAJAS FUSIÓN
– Diseinu teknikoa: PANCHO V. SARO

 

Kutxa Kultur

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana