Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019, Gipuzkoan

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko urriaren 1(e)tik 2019(e)ko urriaren 31(e)ra
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019, Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea.  Edizio honen ardatza izango da Ondarea plazara!Aurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekin zerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak.

Gai zabala denez, edizio honetako programaren barruan aisialdi ekintza ugari dago.  Jendeak gozatu ahal izango du hainbat ekintzarekin: ikuskizunak, bisita eta ibilbide gidatuak edo antzeztuak, jardunaldi edo lantegi gastro-kulturalak, erakusketa fisikoak eta birtualak eta abar. Gainera, jolas tradizionalak egin ahal izango dira, hala nola bola txapelketak, gymkhanak edo treska estropadak. Ekitaldi gehienak urrian zehar egingo diren arren, irailean eta azaroan ere zenbait ekintza programatu dira.

Jardunaldi hauen helburuak dira:

  • Aisialdiari, kirolari, jolasari eta jaiari lotutako gure ondareak duen garrantzia nabarmentzea.
  • Jolasa eta jaia kulturen arteko zubi bezala erabiltzea.
  • Ondarea babesteko kontzientzia areagotzea.

62 jarduera izango dira, Gipuzkoa osoko 32 udalerrietan, eragile publiko nahiz pribatu askoren bitartez, hartara jendeak, egun batzuetan zehar, aukera izan dezan ondarearekin zerikusia duten baliabide ugaritara iritsi eta ezagutzeko, ohikoa ez den modu batean, gainera.

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiek elkarrekin lan egin dute eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, Jardunaldiek Euskadi osoan barrena eragina izan dezaten, baita ahaleginak bikaintzeko eta esperientziak trukatzeko ere.

Jardunaldi hauen xedea da ondareari balioa ematea, Gipuzkoako herritarrei ohi ez bezalako beste modu batean gerturatuz, gai komun batekin, eta egun jakin batzuetan. Ekitaldiak irailaren 14an hasi eta azaroaren 15ean amaituko dira. 

 

 

 

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana