"Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko urriaren 5(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 12(e)ra
  • "Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni"

Komisario-taldea: Cecilia Guida eta Arturo / fito Rodríguez

Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni Antoni Muntadasi (1942) Euskal Herrian eskaintzen zaion lehendabiziko erakusketa da. Muntadasek, 2005ean Arte Plastikoen Sari Nazionala eta 2009an Velázquez Saria irabazteaz gainera, arte garaikidearen nazioarteko hitzordu garrantzitsu guztietan parte hartu du, eta Veneziako Biennaleko espainiar pabiloiko artista ordezkarietako bat izan zen 2005ean. Aldi berean irakasle-lan handia egin du hainbat ikastetxe ospetsutan, esate baterako Massachusetts Institute of Technology-n (MIT), San Diegon kokatuta dagoen Kaliforniako Unibertsitatean, Parisko Arte Ederren Nazioko Goi Eskolan eta Venezialdeko Arkitekturako Unibertsitate Institutuan (IUAV). 

Erakusketaren izenburuaren jatorrian —Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni— Mark Wigley-ren esaldi bat dago. Hark, izan ere, horrela definitzen du artista: «hiri bat da, pertsona bat baino gehiago, elkartrukerako eremu-sare bat, luzaro abian dagoena, norbanako bat baino gehiago», eta Muntadasek bere ibilbide luzean zehar bete duen bidaiari nomada eta networker nekaezin papera aipatzen du. 

1970eko hamarkadatik, Muntadasen lanak arreta eta jarrera hartzea eskatu izan du gai askoren inguruan: globalizazioa, nazioen gaindiko kapitalismoa, boterearen mikrofisika. Beldurraren eraikuntza, kontrolerako gailuak, harreman publiko-pribatuak, komunikazioa eta informazioaren ekoizpena manipulatzen dituzten prozesuak…

Muntadasek azaleratzen dituen barne mekanismo eta lotura-mekanismoek konpromisoa eta «subjektibitate kritiko» bat eskatzen dituzte publiko parte-hartzaile eta gure gizartearen kontraesanak maila mikro- eta makro-politikoan ezagutzeko interesa duen baten aldetik. 

Hala, Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni erakusketak ez du hainbeste artistaren lanaren atzera begirako ikuspegi bat eskaintzen, begirada analitiko eta zeharkako bat baizik, 1970eko hamarkadaren hasieratik gaur egunera artekoa. Esate baterako, erakusketan loturak egin dira haren diziplina arteko ikerketan behin eta berriz agertzen diren gaien artean, haren proposamen ospetsuenetako batzuk hautatuz. 

Projecte / Proyecto / Project (2007) dago erakusketaren sarreran, eta giltza izatea da haren eginkizuna. Galdera sorta batek proiektu artistikoaren metodologiari eta artearen beraren sistemaren funtzionamenduari buruz pentsarazten digu.

Ibilbidean aurrera eginez, Subsensory Experiences: acciones y actividades (1971-1973) eta Proyectos / Propuestas (1971-1980) lan bildumak aurkitzen dira, artistaren lehen proposamenetara hurbiltzen gaituztenak: gorputzen eta materialen esplorazio fisikoa, harreman-testuinguruak eta artistaren lan kontzeptuala (planoak, zirriborroak, eta abar).  

1980ko La Televisión-ekin egileak mediascape esan dionaren ibilbide labur bat hasten da, Media Stadium-ekin (1989-2004) eta ildo berean dauden lan-sail batekin —On Translation: Celebracions (2009), On Translation Himnes (2009) y Stadia / Furniture / Audience (1990)— osatzen dena On Translation: El Aplauso-ra (1999) iristeko. Azken hori Artium Museoaren bildumaren parte da, eta bere ikusle-izaera ospatzen jarraitzen duen telebista-publiko baten alienazioari eta pasibotasunari buruzko ariketa bat.

On Translation: Go Round (2013), On Translation: Listening (2005) eta On Translation: On View (2004) artelanak Asian Protocols proiektukoak dira, Artiumen On Translation: Stand by II-rekin (2006) osatzen dena. Gizarte garaikidean finkatzen diren harreman kontraesankorrek markatutako ordena global baten inguruko lan sail bat da.

Architektur / Räume / Gesten II (1988 - 2017) keinu politikoei, erabaki-esparruei eta egitura arkitektonikoei buruzko gogoeta bat da, eta Palabras, palabras... (2017), berriz, egungo komunikazio politikoaren hiztegiko hitz batzuek jasan duten zentzuaren higadura islatzen duten oihal handien gaineko inprimaketek osatzen dute.

Mirar Ver Percibir-en (2009) erakusketaren hartzaile-solaskidearen jarrera hartzeko gonbidapen horretan sakontzen da.  

Dokumentazio gune batek osatzen du eakusketa (Museoko liburutegiaren parean), non egongo baita bilduta Muntadasek burutu dituen azken hiru proiektu handiei buruzko informazioa: Asian Protocols (2011-2018), About Academia (2011 y 2017) eta La construcción del miedo (2008-2013).

Artistak erakusketa honetarako berariaz egindako site-specific delako artelan bat ere badago ikusgai, ondoko testuarekin: «Erne: hautemateak parte-hartzea behar du / Atención: la percepción requiere participación». Ehun metro karratuko pankarta bat da, Museoaren kanpoko aldean kokatua. On Translation: Warning (1999-…) izeneko instalazio honek, mundu osoko hainbat hizkuntza, testuinguru eta lekutan berregin denak, lotura bat sortzen du Museoaren barrualdearen eta kanpoaldearen artean, eta gure arreta erakartzen du haren barruan eta kanpoan gure konpromisoa eta parte-hartzea zein den.

Erakusketa-proiektu hau, Cecilia Guida-ren eta Arturo / fito Rodríguez-en komisariotza izan duena, Boloniako MAMbo·Villa delle Rose-rekiko lankidetzari esker gauzatu ahal izan da, eta gaztelaniaz, italieraz, ingelesez eta euskaraz kaleratu den argitalpen batek osatzen du, ondokoen testu kritikoak jasotzen dituena: Beatriz Herráez, Lorenzo Balbi, Cecilia Guida, Arturo / fito Rodríguez, Gabriel Villota eta Roberto Pinto.

Ekoizleak: Arabako Artium eta MamBo Museoa, Bolonia, Italia.

Ibiltari: MamBo Bolonia-ra. 2020ko urtarrilaren 17tik aurrera

 
ARTIUM

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko urriaren 5(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana