Bilboko Udaleko Ikastaro eta tailerrak 2019-2020

Bilbao 2019(e)ko urriaren 12(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 1(e)ra
  • Bilboko Udaleko Ikastaro eta tailerrak 2019-2020

  • Izena emateko izapideak www.bilbao.eus webgunean, 94 010 010 edo 010 telefonoetan eta Udaltegietan zein Herritarrentzako Arreta Bulegoetan kokatutako “Bilbao Click” bulego elektronikoetan egin ahal izango dira.
  • "Ikastaroen eta Tailerren XI. Gida" liburuxkan dago jasota ikastaroen gaineko informazio xehatua, eta Udaltegietan eta webgunean www.bilbao.eus egongo da edonoren esku.

Bilboko Udalak 2019-2020 ikasturterako antolatu dituen 346 tailerretan aurreinskripzioa egiteko epea bihar hasiko da, irailak 11, irailaren 25era arte.

Joan den irailaren 9an jendaurreko zozketaren bidez hautatuak izan diren pertsonek esleitu zaien egunean eta orduan egin beharko dute izen-ematea. Une horretatik hautatu ahal izango du aukeran diren jardueren artean.

Izena emateko izapideak Udaltegietan, San Agustin eraikineko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan, eta Udalaren webgunearen bidez (www.bilbao.eus) gauzatu ahal izango dira, eta 94 010 010/010 telefonoetara deituta ere bai.

Jarduera hautatu ostean, ordainketa-agiri bat inprimatuko da, eta bertan adieraziko da zer epe dagoen ordaintzeko. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.

Urriaren 2an, epe berria irekiko da, libre gelditu diren plazak betetzeko eta ikasgela irekietan izena emateko.

Udalak, guztira, 6.796 plaza eskaintzen ditu, 346 jardueratan, eta, horiei, ikasgela irekietako 170 plazak gehitu behar zaizkie.

Bilboko Udalak era askotako ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat, urian erroldatuta daudenentzat. Kirolaren, kulturaren eta aisiaren arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, adineko pertsonentzako jarduerak... den-denak ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoz. Berritasun gisa, aurten, ikusizko arteen tailer bat emango da – 3D diseinu eta sormenekoa– eta beste bat arte plastikoetakoa –Sumi-E–.

IKASTARO ETA LANTEGIEN XI. GIDA BATERATUA

Bilboko Udalak, aurten ere, Ikastaro eta tailerren XI. gida bateratua argitaratu du, liburuxka praktiko eta erabilerraz bat, Udaleko udaltegi guztietan gauzatuko diren jardueren eskaintza zabal eta askotarikoa biltzen duena. Gida hori eskuragarri egongo da formatu digitalean Udalaren webgunean, eta paperan ere bai Udaltegi guzti-guztietan.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 12(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 1(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana