Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Bateria (Hobekuntza)

Bilbao 2019(e)ko urriaren 14(e)tik 2020(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Bateria (Hobekuntza)

Izena emateko epea: Irailaren 16tik 27ra www.bilbao.eus web-orriaren bidez.

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK

  1. Izena emateko epea irailaren 16tik 27ra izango da, egun biak barne. Izena ematea www.bilbao.eus web-orriaren bidez egingo da.
  2. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da urriaren 2an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan, lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Bi kurtso edo gehiagora izena eman dutenek ere lehentasuna izango dute. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango dira urriaren 4tik aurrera.
  3. Izena emateko epea amaituta mezu elektronikoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute diru-sarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.
  4. Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: ES59 2095 0009 81 9105046391. Diru-sarrera egitean izena, abizen bi eta ikastaroa adierazi beharko dira.
  5. Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, hau da, ikastaro bat egiteko gutxienez 6 pertsona ez badaude, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek; horrela bada, interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, ikastaroa bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

--

BATERIA HOBEKUNTZA:

  1. Hartutako akatsak antzematea eta zuzentzea.
  2. Lehenengo zatia birpasatzea.
  3. Eskuekin eta hankekin jotzea, bakoitza bere aldetik, eta eskuak eta hankak koordinatuta.
  4. Betegarriak charles-ekin eta kaxa-kolpeak (kolpe fantasmak).
  5. Kaxarekin praktikatzea eta ariketak egitea, tarrapata motak.
  6. Soinuaren modulazioa eta intentsitatea, joa, azentuak…
  7. Abiadura kontrolatzea.
  8. Paradiddle-ak eta kolpe-konbinazioak.
  9. Bonbo bikoitza ezagutzea eta praktikatzea.
  10. Erritmo konplexuetako ereduak egitea.
  11. Komboa, hasierakoa (bateriaren eginkizuna taldearen barruan).

Materiala: Baketak

Irakaslea: Jesús García

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 14(e)tik 2020(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenero, urriaren 14tik ekainaren 1era / 20:30 – 22:00
  • Lekua Otxarkoagako Udaltegia
    Pau Casals Etorbidea, 19
    Bilbao
  • Zenbatekoa90 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Otxarkoagako Udaltegia

Non

Euskadi, auzolana