Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Gitarra Elektrikoa (Hastapenak)

Bilbao 2019(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Gitarra Elektrikoa (Hastapenak)

Izena emateko epea: Irailaren 16tik 27ra www.bilbao.eus web-orriaren bidez.

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK

  1. Izena emateko epea irailaren 16tik 27ra izango da, egun biak barne. Izena ematea www.bilbao.eus web-orriaren bidez egingo da.
  2. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da urriaren 2an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan, lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Bi kurtso edo gehiagora izena eman dutenek ere lehentasuna izango dute. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango dira urriaren 4tik aurrera.
  3. Izena emateko epea amaituta mezu elektronikoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute diru-sarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.
  4. Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: ES59 2095 0009 81 9105046391. Diru-sarrera egitean izena, abizen bi eta ikastaroa adierazi beharko dira.
  5. Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, hau da, ikastaro bat egiteko gutxienez 6 pertsona ez badaude, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek; horrela bada, interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, ikastaroa bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

--

HASTAPENA:

  1. zatia: sarrera, eskalak…
  2. zatia: Rock-aren teknika eta oinarriak.
  3. zatia: teknika aurreratuak (soinua pertsonalizatzea).
Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • OrdutegiaEguaztenero, urriaren 16tik martzoaren 18ra / 18:00 – 20:00
  • Lekua Otxarkoagako Udaltegia
    Pau Casals Etorbidea, 19
    Bilbao
  • Zenbatekoa90 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Otxarkoagako Udaltegia

Non

Euskadi, auzolana