Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Gitarra Elektrikoa (Hobekuntza)

Bilbao 2019(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Gitarra Elektrikoa (Hobekuntza)

Izena emateko epea: Irailaren 16tik 27ra www.bilbao.eus web-orriaren bidez.

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK

  1. Izena emateko epea irailaren 16tik 27ra izango da, egun biak barne. Izena ematea www.bilbao.eus web-orriaren bidez egingo da.
  2. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da urriaren 2an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan, lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Bi kurtso edo gehiagora izena eman dutenek ere lehentasuna izango dute. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango dira urriaren 4tik aurrera.
  3. Izena emateko epea amaituta mezu elektronikoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute diru-sarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.
  4. Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: ES59 2095 0009 81 9105046391. Diru-sarrera egitean izena, abizen bi eta ikastaroa adierazi beharko dira.
  5. Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, hau da, ikastaro bat egiteko gutxienez 6 pertsona ez badaude, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek; horrela bada, interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, ikastaroa bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

--

GITARRA ELEKTRIKOA - HOBEKUNTZA

  1. Musika-hizkuntzak eta harmoniak berezko dituzten kontzeptuak bereganatzea.
  2. Gitarra elektrikoarentzako diren gidoiak, partiturak eta ohar espezifikoak arintasunez interpretatzeko beharrezkoa den irakurketa maila lortzea.
  3. Estilo esberdinak lan, tresnarekin trebetasuna eta zihurtasuna lortzea eskenatoki edo estudio batean lan egiteko.
  4. Zehaztasun erritmikozko exekuzioan eta «tempo»a barneratzean sakontzea. Bat-batean irakurtzeko gaitasuna erakustea eta instrumentuarekin inprobisatzeko orduan, musikaren alorreko ezagutzak gero eta autonomia gehiagorekin aplikatzea.
  5. Erritmikoaren zihurtasuna.
  6. Musikaren inguruko ezagutzak gero eta autonomia gehiagorekin aplikatzea digitazioa, esaldien ekoizpena eta dinamikaren inguruan sortu daitezkeen exekuzio arazo desberdinak bere kabuz konpontzeko.

Materiala: Gitarra elektrikoa, kablea, zia eta aurikularrak.

Irakaslea: Roberto Crespo

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 16(e)tik 2020(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • OrdutegiaEguaztenero, urriaren 16tik martzoaren 18ra / 20:00-22:00
  • Lekua Otxarkoagako Udaltegia
    Pau Casals Etorbidea, 19
    Bilbao
  • Zenbatekoa90 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Otxarkoagako Udaltegia

Non

Euskadi, auzolana