Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Reflex Kamera

Bilbao 2019(e)ko urriaren 14(e)tik 2020(e)ko martxoaren 16(e)ra
  • Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: Reflex Kamera

Izena emateko epea: Irailaren 16tik 27ra www.bilbao.eus web-orriaren bidez.

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK

  1. Izena emateko epea irailaren 16tik 27ra izango da, egun biak barne. Izena ematea www.bilbao.eus web-orriaren bidez egingo da.
  2. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da urriaren 2an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan, lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Bi kurtso edo gehiagora izena eman dutenek ere lehentasuna izango dute. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango dira urriaren 4tik aurrera.
  3. Izena emateko epea amaituta mezu elektronikoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute diru-sarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.
  4. Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: ES59 2095 0009 81 9105046391. Diru-sarrera egitean izena, abizen bi eta ikastaroa adierazi beharko dira.
  5. Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, hau da, ikastaro bat egiteko gutxienez 6 pertsona ez badaude, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek; horrela bada, interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, ikastaroa bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

--

REFLEX KAMERA IKASTAROA

Ikastaro hau reflex kamera baten erabilera eta funtzioak zeintzuk diren ikasi nahi dituztenentza da, argazkiak egiteko edo bideoak grabatzeko. 

  1. Kameraren funtzionamendua: Diafragma. Obturazio-abiadura. Sentsibilitatea. Neurketak. Zuri-balantzea. Modu automatikoak.
  2. Objektibo-motak. Foru-distantzia. Argitasuna. Eremu-sakonera. Fokuratze-motak.
  3. Konposizioa.
  4. Gaueko argazkiak. Erretratua. Paisaia.
  5. Argiztapen arfitiziala. Estudioa.
  6. Errebelatu digitala eta irteera-formatuak.
  7. Grabatzeko osagarriak.
  8. Soinua.
  9. Filmazioaren antolaketa eta lanaren jarioa.
  10. Edizioa eta muntaketa. 

Irakaslea: Alazne Urbizu

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 14(e)tik 2020(e)ko martxoaren 16(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenero, urriaren 14tik martzoaren 16ra / 19:30 – 21:30
  • Lekua Otxarkoagako Udaltegia
    Pau Casals Etorbidea, 19
    Bilbao
  • Zenbatekoa90 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Otxarkoagako Udaltegia

Non

Euskadi, auzolana