Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: RAP & Freestyle

Bilbao 2019(e)ko urriaren 18(e)tik 2020(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • Ikastaroak Otxarkoagan 2019-2020: RAP & Freestyle

Izena emateko epea: Irailaren 16tik 27ra www.bilbao.eus web-orriaren bidez.

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK

  1. Izena emateko epea irailaren 16tik 27ra izango da, egun biak barne. Izena ematea www.bilbao.eus web-orriaren bidez egingo da.
  2. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da urriaren 2an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan, lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Bi kurtso edo gehiagora izena eman dutenek ere lehentasuna izango dute. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango dira urriaren 4tik aurrera.
  3. Izena emateko epea amaituta mezu elektronikoz esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute diru-sarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.
  4. Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: ES59 2095 0009 81 9105046391. Diru-sarrera egitean izena, abizen bi eta ikastaroa adierazi beharko dira.
  5. Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, hau da, ikastaro bat egiteko gutxienez 6 pertsona ez badaude, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek; horrela bada, interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, ikastaroa bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

--

RAP & FREESTYLE IKASTAROA

Bihurtu zaitez benetako hip hop abeslari bat gure rap ikastaro berriarekin. Ez arduratu era honetako eskolarik sekula hartu izan ez arren edo lehendik ezer jakin ez arren, zeren eta ikastaroa ikasten hasi nahi duten pertsonentzat baita. Asmoa da ezer jakin gabe hastea, eta, berriz, ikastaroa amaitutakoan, zuk zeuk konposatu eta kantatu ahal izatea zeure hitzak. 

Gure rap ikastaroaren helburuak

  • Rap-aren nondik norakoak ikastea, nola sortu zen, zeintzuk dituen funtsak musikari dagokionez.
  • Erritmoarekin eta kadentziarekin ohitzea, testuak eranstearren musikari.
  • Ahotsa proiektatzen ikastea, eta, orobat, agertokian eduki beharreko jokaera.
  • Literatur eta estilo-baliabide guztiak erabiltzea, bai formari dagokionez, bai testuen egiturari dagokionez.
  • Nork bere burua ezagutzea, eta letren bidez, gure inguruko mundua ikertzea, ikuspegi kritiko eta pertsonal batekin.
  • Taldean lan egitea, lagun batekin edo batzuekin batera, elkarrekin konposizio bat egiteko, bai paperaren gainean, bai agertokian.
  • Musika-produkzio profesionalaren sekretuak ikastea, nola grabatzen den kanta bat, sortzen denetik merkaturatu arte. 
  1. FASEA

Rap-aren hastapenak, rap-a ezagutzen hastea

Idatzizko konposizio oinarrizkoa eta erritmoari egokitzea

HIP HOP / RAP musikaren historia, estatuan eta nazioartean

  1. FASEA

Zer da errima? – Errima kontsonantea eta asonantea

Forma eta Mamia / Egitura eta Mezua

Baliabide estilistikoak: flow-a, zer den punchline delakoa, zer den swagg delakoa.

Norberari buruz egin beharreko lana: Norbera ezagutzeko rap-a-

  1. FASEA

Rap kanten egiturak. Intro / Outro / Paragrafoa/ Leloa

Inguruari buruzko lana, rap deskribatzailea.

Norberaren estiloa lantzea.

  1. FASEA

Norberaren kantak prestatzea. Konposizioak eta idatzizko moldaketak.

Estudioan grabatzeko prestatzea.

Gorputz-jarrera lantzea eta taularatzea Nola prestatu ikuskizun bat.

 

Irakaslea: Ibai Roson

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 18(e)tik 2020(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • OrdutegiaBarikuro, urriaren 18tik martzoaren 20ra / 19:30 – 21:30
  • Lekua Otxarkoagako Udaltegia
    Pau Casals Etorbidea, 19
    Bilbao
  • Zenbatekoa90 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Otxarkoagako Udaltegia

Non

Euskadi, auzolana