Dantzaldia 2019 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia

Bilbao 2019(e)ko irailaren 26(e)tik 2019(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • Dantzaldia 2019 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia
    "Aneckxander"
  • Dantzaldia 2019 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia
    "Impulso"
  • Dantzaldia 2019 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia
    "Extrema"
  • Dantzaldia 2019 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia
    "Duet Alanda"

Edizio berri honekin Dantzaldia bere 20. urteurrenera ailegatzen da. Nazioarteko Dantza Jaialdiaren helburuetariko bat hauxe izan da betidanik: hiritarrei joera berriei buruzko eta interpretazio artistikoei buruzko informazioa ekartzea (horrelakoa da La Fundicion aretoak bere programetan daukan ohitura). Hona hemen beste helburu bat: loturak ezartzea hiriko beste espazio batzuekin, ezaugarri oso bereziak edukitzeagatik, beste testuinguru batzuk ekartzeagatik edo beren babesa beste harrera-mota batekin emateagatik, bai piezei bai ikusleei dagokienez. Eta hirugarren helburua: Bilbo dantza sareetan kokatzen jarraitzea.

Sortzaile askorekin ospatuko dute edizio hau eta haiekin batera parte-hartze tailerrak, lan-prozesuak, estreinaldiak, masterclass-ak, emanaldien osteko topaketak eta kolaboratzaileak izango dira. Jaialdiaren inaugurazioa irailaren 26an izango da Rekalde AretoanMario Bermúdezek eta Catherine Couryk sortutako Duet Alanda piezaren aurkezpenarekin.

Irailaren 28an Olivier Duboisek bere intentsitatea eta bere ohiko zintzotasun gordina ekarriko ditu Azkuna Zentrora Pour sortir au jour piezarekin.Azaroaren 3an, BBK Aretoan, Rocío Molina flamenko berriaren ikonoak work-in-progress formatuko pieza bat –Impulso– ekarriko digu edizio honetarako, musikarekin eta gitarrekin ezarritako solasaldi batean. Azaroaren 7an Merce Cunningham koreografo handiari egindako omenaldi batez gozatuko dugu Azkuna Zentroan, Not a moment too soon piezarekin Trevor Carlson polifazetikoaren eskutik. Berak lagundu zion bere bizitzaren azken urteetan –konpainiaren amaieraz eta haren herentzia artistikoaz arduratu zen– eta orain, interprete legez eta Ferran Carvajalen zuzendaritzapean, diziplina anitzeko pieza bat ehundu du koreografoak berak grabatutako irudi askorekin batera.

Azaroaren 23an Guggenheim Museora joango gara Marco Flores flamenko-dantzariaren azken lana ikusteko: Extrema piezarekin identitate berrien bila abiatu da.Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean La Fundicionen egongo da Claudia Dias Sete Dias Sete Peças proiektuarekin ostera ere. Oraingo honetan Thursday izeneko piezarekin etorriko da –Idoia Zabaletaren kolaborazioarekin sortu du– eta oso auzi erradikalak planteatuko ditu. Abenduaren 6an eta 7an La Fundicionen segituko dugu pieza bakan-bakan bat ikusteko eta –egitarauaren azal-orrian ikusten denez– Aneckxander, izeneko pertsonaia are bakanagoari harrera egiteko, Alexander Vantournhout eta Bauke Lievens-en eskutik. Abenduaren 12an, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko auditorioan, oso konpainia onean gozatuko dugu Dance Generation parte-hartze tailerraren emaitzaz. Taiat Dansak zuzendutako tailerra aurreko egunetan egingo da esandako eraikinean.

Zineak ere edukiko du bere lekua, zelan ez. Roberto Menéndezek egindako film dokumentala Espainiako bost Dantza Sari Nazionalari eskainita dago, eta urriaren 3an Daniel Abreuren presentzia edukiko dugu –espainiako Sari nazionala izan zen 2014an– La Fundicioneko ikusleen tailerrean. Bestetik, UPV/EHUko ikus-entzunezko komunikazio departamenduak programazio berezi bat egingo du Arkitektoen Elkargoan azaroaren 28an.

Marco Floresek Aresti Landa Dantza Eskolan azaroaren 24an emango duen masterclass-ak eta sortzaileekin izango diren topaketek zarratuko dute jardueren zikloa.

EGITARAUA

Irailak 26 (Rekalde aretoa)

 

Irailak 28 (Azkuna Zentroa)

 

Azaroak 3 (Sala BBK)

 

Azaroak 7 (Sala BBK)

 

Azaroak 23 (Guggenheim Museoa)

 

Azaroak 30 eta abenduak 1 (La Fundición)

 

Abenduak 6 eta 7 (La Fundición)

  • Aneckxander (Alexander Vantournhout, Bauke Lievenso)

 

Abenduak 12 (Bizkaia Aretoa)

 

Beste jarduera batzuk

Urriak 3, 20:00etan (La FuNdicIOn)



Azaroak 24, 12:30etik 14:00etara (Dantza Eskola Aresti Landa)

 

Azaroak 28, 19:00etan (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala)

  • Zinema-Dantza UPV/EHU Hitzaldi dantzatua

 

Abenduak 9-11, 16:00etatik 19:30era (Bizkaia Aretoa UPV-EHU)

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko irailaren 26(e)tik 2019(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • LekuaBilbao

  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana