Ilustratzailearen Txokoa: Yolanda Mosqueraren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko irailaren 18(e)tik 2019(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • Ilustratzailearen Txokoa: Yolanda Mosqueraren erakusketa

2012ko urrian Aiete Kultur EtxeanTxokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizábal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot eta Iker Ayestaran. Orain Yolanda Mosqueraren txanda da.

Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973)

Arte Ederretan lizentziaduna da Mosquera, diseinu grafikoan espezializatua. Ilustrazio profesionalarekin izan zuen lehen harremana diseinu estudioetan izan zen. Artikuluak, liburuxkak, jolasak, multimedia aplikazioak eta abar ilustratu zituen. Marrazketa eta pintura lantegietan irakaslea ere izan da.

2008an, haurren album Ilustrazioko graduondokoa ikasi zuen Bartzelonako Diseinu eta Arte Eskolan, eta album ilustratuen munduarekin liluratu geratu zen. 2011n, "Peru Abarka" album ilustratuen lehiaketako irabazlea izan zen, “Beroki gorria” liburuarekin. Lehen aldiz argitaratzen du album ilustratu formatuan. Lan hau Euskadi Literatura Sarien Ilustrazio ataleko finalista izango da. Bere lana Arabiar Emirerrietako, Mexikoko, Italiako, Txinako, Koreako eta Portugaleko erakusketa ezberdinetan parte hartzeko hautatua izan da.

2013. urtearen amaieran “Caballitos de Sal” haurrentzako olerki liburuaren ilustrazioak argitaratu zituen eta hilabete batzuk geroago lan honekin Ohorezko Aipamena lortu zuen “Sharjah Book” azokan (Arabiar Emirerri Batuak).

2018an Euskadi Literatura Saria jaso zuen, ilustrazio atalean, "La pequeña Roque" liburuaren ilustrazioekin.

  • Web orrialdea: https://www.yolandamosquera.com/
  • Blogaren orrialdea: http://yolandamosquera.blogspot.com/
  • Facebook-a: https://www.mfacebook.com/yolanda.mosquera.5

Ordutegia

  • Astelehenak eta jaiegunak itxita
  • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
  • Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
  • Igandeak: 10:00-14:00

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 18(e)tik 2019(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana