Begiradaren Koreografiak: "Assemblage"

Bilbao 2019(e)ko Azaroak 28
  • Begiradaren Koreografiak: "Assemblage"

Dantzaldia 2019ren barruan. 

19:00 HITZALDI DANTZATUA
ENEKO LORENTE, BÁRBARA DÍAZ

20:00 ASSEMBLAGEren PROIEKZIOA

ASSEMBLAGE

Merce Cunningham / Lawrence & Anne Halprin

Assemblage filma Merce Cunninghamek eta Richard Moorek sortu zuten 1968an John Cageren parte-hartzearekin, eta dantzaren, zinearen
eta arkitekturaren arteko begirada-gurutzaketa adierazten du.

Assemblage San Franciscoko Ghirardelli plazan izandako happening baten kontura egin zen.

Filmak espazio publikoan egindako esku-hartze bat eszenaratzen du. Hiri-koreografia bat balitz bezala sortu zen, Lawrence Halprin arkitekto eta paisajistaren eta Anna Halprin koreografoaren arteko kolaborazioaren ondorioz.

Hitzaldi dantzatu hau Assemblage-rekin hasitako topografia berezi horretan murgiltzen da, proiektu arkitektonikoa, keinu koreografikoa eta eszena zinematografikoa hiri-espazio berean inskribatuz.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEuskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana