Bilboko Udal Musika Bandaren 2019-2020 denboraldia: "Sentsazioen musika"

Bilbao 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 29(e)ra
  • Bilboko Udal Musika Bandaren 2019-2020 denboraldia: "Sentsazioen musika"

Musika Bandaren 2019-2020 denboraldi berria, "Sentsazioen musika” izenekoa, irailaren 13an hasi eta apirilaren erdialdera arte luzatuko da.

Jada ohikoa den bezala hiru antzeztokitan garatuko da: Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa. José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoak diseinatzen duen bostgarren denboraldia da hau.

AZKUNA ZENTROAN OSPATUKO DIRA LEHENENGO BI KONTZERTUAK

Tradizioari jarraituz denboraldi berriaren lehenengo bi kontzertuak Azkuna Zentroa izango dute eszenatoki nagusi eta biak 19:00etan hasiko dira. Lehenengoa ostiral honetan bertan ospatuko da, irailak 13, “Sentsazio berriak” izenpean. Ikuskizun aparta izango da, zeinetan Mendozaren “El Principito” obraren estreinaldi absolutua nabarmentzen den. Bestelako lan apartak ere ez dira faltako, besteak beste: Mussoren “La conquista del Norte”, Waigneinrn “Diagram”, Egearen “Piccadilly Circus” eta Valeroren “Dredred”.

Eta, hain zuzen ere, bi aste geroago, irailak 27, ostirala, Azkuna Zentroko Kulturen ataria berriro ere kontzertu berezi baten eszenatoki nagusi bihurtuko da, Luis Manuel Sánchez Rivas zuzendari gonbidatuaren eskutik. Bilboko Bandak antolatutako Orkestra Zuzendaritzari buruzko III. Topaketen irabazle suertatu zen; eta horren saria kontzertu honetan bandaren zuzendari gisa aritzea izan zen. “Sentsazioak Mexikotik” lelopean ikus-entzuleek milaka urteko kultura baten soinuez gozatzeko aukera izango dute. Beste batzuen artean, honakoak entzun ahal izango dira: Revueltasen “Sensemayá”, Barnesen “Escenas de los Aztecas”, Chávezen “Sinfonía India”, Cesariniren “Mexican Pictures” Moncayoren “Huapango” eta Márquezen “Danzón nr. 2”.

AZKUNA ZENTROTIK EUSKALDUNA JAUREGIRA

Eta urrian, jada ohikoa den bezala, bandak eszenatokiz aldatuko da, Azkuna Zentrotik, Euskalduna Jauregiko Auditoriora. Kontzertu guztiak igandetan egingo dira, 12:00etatik aurrera eta sarrerek, kasu gehienetan 5 euroko prezio herrikoia izango dute (salgai Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean edota BBKko zerbitzu anitzeko kutxazainetan).

Bai 65 urte baino gehiagoko pertsona, erretiratu eta pentsiodunek eta baita Gazte-txartelaren jabeek (14 eta 29 urte artekoak) ere sarrerak erosterakoan deskontuei onura atera ahal izango diete. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu, 4 eurotan bakoitza. Hauek zenbakidunak izango dira, ikusleek gustuko eserlekuak hautatzeko aukera izan dezaten.

Lehenengo kontzertua urriaren 6an izango da. “Gershwinen azalpen biografikoak” izenekoan José R. Pascual-Vilaplana zuzendariak, Albert Guinovart pianistarekin batera, bandako 45 musikariak zuzenduko ditu, zeintzuek Gershwin artista nagusiaren obrez osaturiko kontzertua eskainiko duten: “Piano Concerto in F”, “Cuban Overture” eta “I Love rhythm” estreinaldi absolutua. Bestalde, urriko azkeneko igandean, 27an, batez ere Puccini artista globalaren obrak entzungo dira. “Pucciniren esentziak” izenekoan bere “Corazzata Sicilia”, “Preludio Sinfonico”, “Scossa Elettrica” eta “Turandot” lanak interpretatuko dira, baita Miserachsen “Pucciniana” ere, Jordi Ripoll, Bandako fagot bakarlariaren moldaketekin.

Eta azaroan jada, igandean, hilak 17, Euskalduna Jauregiko Auditorioan “Etorkizuneko haizeak” izenekoan López Lópezen “Obertura de la Noche”, Varèseren “Déserts”, Hindemithen “Symphony in B flat” eta Gustav Holsten, konpositore ingelesaren, “The Planets” suiteko “Júpiter” izeneko mugimendua entzungo dira Nacho de Paz zuzendari gonbidatuaren batutapean.

Azkenik 2019a behar den moduan bukatzeko, abenduan zehar bi ikuskizun izango ditugu. Lehenengoa abenduaren 1ean izango da. Kultura biren arteko zerumuga soinudunak ibiliko ditugu “Altuerako sentsazioak” izenekoarekin. Okasio honetan geure udal bandaren batera Javier Eguillor, nazioarteko solista eta Valentziako Orkestraren tinbalari ospetsua izango da. Xixonako eta Alacanteko turroiaren Kontseilu Erregulatzaileak babestuta, Tichelliren “Vesuvius”, Daughertyren “Raise the Roof. Timpani Concerto” eta Shostakovichen “Sinfonía nº9” obrez gozatuko dugu. Eta orain bai! Urtea guztiz bukatzeko... eta amaiera borobil gisa, eszenatokia jendez gainezka egongo da. 

Igandean, abenduak 22, haurtzaroaren erretratuak izango dira “Begiradak haurtzarotik” izeneko emanaldiaren protagonista nagusiak. José R. Pascual-Vilaplanaren batutapean eta Marifé Nogales mezzosopranoaren, Bilbao Musikako Haur Abesbatzaren (zuzendaria: M. Olmos) eta Bilboko Koral Elkarteko Haur Abesbatzaren (zuzendaria: J.L. Ormazabal) parte-hartzearekin Grainger, Hess eta De Meijren lanak entzungo ditugu, besteak beste: “Children’s March”, “To the Stars” eta “Symphony nr 4 Sinfonie der Lieder”.

Urteko lehenengo kontzertua urtarrilaren 19an, igandea, ospatuko da Euskalduna Jauregian “Hiri biren arteko erretratuak” lelopean. Hiri bi, banda bi, musika bateratua. Bilboko musika bandak Bartzelonako udal Bandarekin jardungo du. Pascual-Vilaplanak zuzendutako emanaldian eukal obra eta lan katalanak entzungo dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: Toldráren “Empúries” eta “La Maledicció del Comte Arnau”, Brotonsen “Glosa de l’Emigrant”, Usandizagaren “Bidasoa”, Guridiren “Una aventura de Don Quijote” eta Armando Blanquer Ponsodaren “Concierto para banda”.

Bilboko Bandak kontzertu zikloa otsaileko lehenengo asteburuan jarraituko du, hain zuzen ere, hilak 2an. “Frantziatik Hungariara” izeneko bidai apartekoa egingo dugu. Jan Cober zuzendari holandarra gonbidatuaren batutapean ikus-entzuleek César Francken poema sinfonikoaren “Le chasseur maudit”, Maurice Ravelen “Pavane pour une infante défunte”, Emmanuel Chabrieren “Trois pièces pittoresques”, Alexandre Kosmickiren “Turbulences” eta Leo Weinerren “Hungarian Folk Dance Suite op.18” obrekin disfrutatzeko aukera paregabea izango dute.

Jarraitzeko, otsailaren 16an bandak geure bandako bakarlariekin David Abellán bonbardinoarekin eta José Miguel Rochina tubarekin jardungo du. Izan ere, kontzertuak bere izenburuari ohore egingo dio, “Ospakizunak”, bertan bi estreinaldi absolutu eskainiko baitira, besteak beste: konpositore, zuzendari eta hezitzaile argentinarra Pablo Persicoren “Resabios de Petunia” eta konpositore alcoyanoa Rafael Mullor Grauren “Rasoabel”. Ginés Carriónen “Overhauled Music”(bonbardino eta tubarentzat) eta Ramón García i Solerren “Oryza” ere entzungo dira.

Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloa martxoan bukatuko da eta oso era berezian egingo du, Eurovisión jaialdia omenduko duen eta kolaborazioz betetako kontzertu baten bidez eta bestalde, estreinaldi aparta baten bidez.

Zehazki, martxoaren 1ean “Festiband Eurovisión” ospatuko da, zeinetan Eurovision jaialdian interpretatu diren zenbait abesti dauden programan, Iñaki Urkizu eta José A. Pina-ren moldaketekin. Zuzendaritza bikoitzaz gain (Iñaki Urkizu eta José R. Pascual-Vilaplana) ikuskizunean beste sorpresa bat ere egongo da, izan ere Anabel Condek eta Serafín Zubirik ahotsa jarriko dute eta azken honek gainera pianoa joko du.

Azkenik martxoaren 22an askatasunaren naturatik sortuko da musika “Askatasuneko soinuak” ikuskizunean. Rubén Simeó Vigoko tronpetaren eta Musikeneko ikasleen laguntzarekin Bienzobas-Pagolaren eta y Sandovalen obrak (“Concierto nº2 para trompeta”) estreinatuko dira. Halaber, Jean-Baptiste Arbanen “Carnaval de Venecia” eta Tomas Doss, zuzendari austriarraren “Sinphonie Nr. 3. Sinphonie der Freiheit” entzungo dira.

URTARRILEAN, OTSAILEAN ETA APIRILEAN, BESTE HIRU KONTZERTU BESTE HIRU KONTZERTU J. CRISÓSTOMO DE ARRIAGA KONTSERBATORIAN

Aurreko edizioetako arrakasta kontuan hartuta, Bilbao Musikak Orkestrako zuzendaritzari buruzko Topaketak ekimenaren laugarren edizioa antolatu du helburu bikoitzarekin: alde batetik orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, beste alde batetik, baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko.

José R. Pascual-Vilaplanak zuzendutakoak eta Thomas Doss maisu austriarra irakasle gonbidatua delarik, edizio hau urtarrilaren 7tik 10era ospatuko da. Topaketa hauen barruan urtarrilaren 10ean, ostirala, kontzertua eskainiko da J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan 18:00etan.

Ekitaldian, José R. Pascual-Vilaplanaren batutapean gonbidatu beraren hiru obra joko dira, “Terra Mystica”, “Princess Tale” eta “Einstein”; baita Persichettiren “Divertimento for Band” eta Verdiren “I Vespri Siciliani” (Cesariniren moldaketekin) lanak ere.

Bestalde, Kontserbatorioan guztira hiru euskal obra oso ezagunak entzungo dira: De Santiagoren “Escenas Vascas” eta “Tríptico Vasco” eta Francoren “Lau Urtearoak”. “Hurbilketa Euskal Herrira” izenekoan eta beste behin José R. Pascual-Vilaplanak zuzendutakoan Bandak zehazteke dagoen bakarlari batekin Bilboko J.C. de Arriaga MKPrekin elkarlanean jardungo du.

Azkenik, apirilaren 29an, asteazkena, 18:30ean, beste ikuskizun aparta ospatuko da “Haizetara moldatzen” lelopean. Bertan ikus-entzuleek Clifton Williamsen “Symphonic Suite”, Vicent Persichettiren “Chorale Prelude: So pure the Star op.91”, John Barnes Chanceren “Variations on a Korean Folk Song”, Dello Joioren “Scenes from the Louvre”, Howard Hansonen “Chorale and Alleluia” eta Robert Jageren “Variations on a theme of Robert Schumann”, konpositore amerikarren obrez gozatuko dute.

KOLABORAZIOAK ETA ESTREINALDI ABSOLUTUAK: DENBORALDI BERRIKO SORPRESAK

Denboraldi honetan zehar Bandak bi batuta entzutetsu izango ditu zuzendari gonbidatu gisa: Jan Cober eta Nacho de Paz. Bestalde, Bilbao Musikak antolatutako III Zuzendaritza orkestralaren topaketetako irabazleak Luis Manuel Sánchez Rivasek, zuzendari mexikarrak, ere jardungo du zuzendari bezala. Halaber, urtarrilaren 7 eta 10 bitartean ospatuko diren IV topaketetan Thomas Doss zuzendari eta konpositore austriarra izango da irakasle gonbidatua. Iñaki Urkizu Bandako zuzendari ordeak ere hartuko du batuta (Pascual Vilaplana zuzendariarekin batera) martxoaren 1ean ospatuko den “Festiband Eurovisión” ikuskizunean, non Anabel Conde eta Serafín Zubirik ere hartuko duten parte.

Bakarlari gisa honakoek jardungo dute: Albert Guinovart (pianoa), Javier Eguillor (tinbalak), David Abellán (bonbardinoa), José Miguel Rochina (tuba), Rubén Simeó (tronpeta) eta Alfonso Viñas (tuba).

Halaber, koruak ere arituko dira: Bilbao Musikakoa (zuzendaria: M. Olmos) eta Bilboko Koral Elkartekoa (zuzendaria: J.L. Ormazabal). Halaber, Musikeneko eta Bilboko J.C. de Arriaga kontserbatorioko ikasle nabarmenek ere jardungo dute. Marifé Nogales mezzosopranoak eta Bartzelonako udal Bandak ere ikuskizun apartak eskainiko dituzte.

Estreinaldi absolutuak ere egongo dira denboraldian zehar. Izan ere, lehenengo kontzertuan, Azkuna Zentroan ospatuko den “Sentsazio berriak” izenekoan Mendozaren “El Principito” estreinatuko da. Bestalde, urriaren 6an, Euskalduna Jauregian Gershwin / Guinovarten “I Love rhythm” entzungo da eta otsailaren 16 ikus-entzuleek bi estreinaldiz gozatzeko aukera izango dute “Ospakizunak” izenekoan, besteak beste: Persicoren “Resabios de Petunia” eta Mulloren “Rasoabel”. Azkenik, martxoaren 22an Sandovalen “Concierto nº2 para trompeta” estreinatuko da.

bilbao.eus/

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 29(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilbao

  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana