Ballet Jazz Montreal

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Azaroak 2
  • Ballet Jazz Montreal

2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Nazioarteko dantza-panoraman sartuta, Les Ballets Jazz de Montréal konpainia etengabe hazi da, 1972an sortu zenez geroztik ezaugarritu duten bizitasun eta irekitasunarekin hazi ere. 1998an zuzendari artistiko izendatu zutenetik, Louis Robitaille-k forma koreografiko berrietara irekita dauden publikoetara bideratu du konpainia.

Gaur egun, BJMk dantza klasikoko, jazzeko eta dantza garaikideko teknikak antzerkiarekin, zirkuarekin, arte bisualekin eta musika modernoarekin konbinatzen ditu besteak beste.

Gure hirira egingo duen lehen bisitan, hiru koreografia aurkeztuko ditu: Soul, O balcao de amor eta Casualties of memory

  • Soul
    • Koreografia: Andonis Foniadakis
    • Musika: Ball and Chain
    • Dantzaria: Angel Forrest (9m)
  • O balcao de amor
    • Koreografia: Itzik Galili / Kubako musikak / músicas cubanas (20m)
    • Musika: Pérez Prado
  • Casualties of memory
    • Koreografia: Itzik Galili
    • Musika: Les Frères Grand (35m)
  • Dantza abonamendua
  • Prezioa: 24/18 euro
  • Deskontuak: ohikoak
  • Iraupena: 60 minutu

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana