Broken Brothers Brass Band

Eibar 2019(e)ko Abenduak 15
  • Broken Brothers Brass Band

Musika berria, formula berriak, sortzen jarraitzen du taldeak, eta ausardiaz ontzen du bere hotsa. Hamarnaka hiritako kaleetan jotzen. Mirestekoa da talde baten suhartasunak entzuleak eta taldearen atzetik dabiltzanak kutsatu ahal izatea.  Tresna akustikoak, samplerrak, scratcheak, errimak, txaloak, barreak...dena batera, behar bezala hornitua eta ongi nahasia.

New Orleansgo gaur egungo brass band-en musikan sakontzeaz gain, beste hainbat eragin nabari dira  taldearen etapa berri honetan.  Nafarren zuzenekoetan HipHop-aren hotsak eta kolaborazioak ohikoak izaten dira. Hala nola gospel-a, Jamaikako "burru drumming" piska bat, Jazz modernoa... Beste behin ere, inprobisazio sutsuz betetako diskoa. Jazz kaletarra, groove sendoz emana, sofistikatua tarteka, baina dantzarako aproposa. 

Broken bera garrantzitsuagoa da diskoz disko. Laguntzaile gehiago, ahots gehiago, estilo gehiago, zola higatutako kilometro gehiago batzen dituelako eta areago nabarmentzen dituztelako euren inguruko musika alorrean gertatzen ari direnak. Baratze honen osagarriekin betetzen du lapikoa gozagailuz, eta zaliari eztiro eraginez sortzen ditu blaxpotation filme bateko pertsekuzioa, scratch egiten ari den DJ baten biniloa iduri herrestan datorren tuba, beste planeta batekoak diren ahotsak edo honezkero klasikoak diren rap barrak.

hotsak.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abenduak 15
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Portalea

Non

Euskadi, auzolana