Bilbaoeszenako antzerki ikastaroak 2019-2020

Bilbao 2019(e)ko urriaren 1(e)tik 2020(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Bilbaoeszenako antzerki ikastaroak 2019-2020

  • Interesatuta dauden pertsonek irailaren 16tik 29ra arte egin ahal izango dute aurre-inskripzioa, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus.
  • Tailer horiek hiru helburu nagusi dituzte: antzerkia sustatzea eta ezagutaraztea Bilboko umeen eta gazteen artean; antzerkiarekin erlazionatutako jardueren aurrean interesa duten umeei eta gazteei prestakuntza eskaintzea; eta antzerkiko tekniketan ondo prestatuta egongo den zaletu sarea sortzea, horiek izan daitezkeelako etorkizuneko profesionalak.

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen zentroak beste ikastaro bat inauguratuko du urrian, umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerren hasierarekin. Aurre-inskripzioa gaurtik, iralilak 16, irailaren 29ra arte egongo da zabalik www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

BilbaoEszenak umeei (8 eta 11 urte bitartekoei) eta gazteei (12 eta 16 urte artekoei) zuzendutako antzerki ikastaroak antolatzen ditu urtero 2005etik. Urte horietan 450 ume eta gazte baino gehiagok hartu dute parte adin horietarako dagoen jarduera eskaintza urria zabaltzeko xedea duen ekimen horretan. Soilik euskaraz emango diren umeentzako eta gazteentzako tailerrak ostegun arratsalde guztietan izango dira, ekainera arte. Ikasturte honetan, prestakuntzaren arduradunak Miriam K. Martxante (umeentzako antzerkia) eta Alex Antúnez (gazteentzako antzerkia) izango dira.

Tailer horiek hiru helburu nagusi dituzte: antzerkia sustatzea eta ezagutaraztea Bilboko umeen eta gazteen artean; antzerkiarekin erlazionatutako jardueren aurrean interesa duten umeei eta gazteei prestakuntza eskaintzea; eta antzerkiko tekniketan ondo prestatuta egongo den zaletu sarea sortzea, horiek izan daitezkeelako etorkizuneko profesionalak. Matrikularen kostua 118,90 eurokoa izango da ikastaro osorako (86,45 euro langabezian dauden gurasoentzat edo Sarrera Berme Errentaren jasotzaileentzat).

PRESTAKUNTZA ESZENIKOA HELDUENTZAT

Helduei zuzendutako prestakuntzak umeentzako tailerren helburu berberak ditu. Oraingo honetan, Eszenarako Prestakuntzan eta Sorkuntzan zentratutako urteko ikastaroa (60 ordu) Nuria M. Cresek emango du gaztelaniaz eta Maria Urcelayk euskaraz. Jarduera astelehen (euskaraz) eta asteazken (gaztelaniaz) guztietan izango da, arratsaldeko 19:30etik 21:30era.

Ikastaroa antzerkiaren eta eszenaren munduan interesatuta dagoen edozein pertsonari dago zuzenduta, eta oinarrizko bi eremu landuko ditu: antzezle lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa…) eta sorkuntza lana (bat-batekotasuna, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…). Ikastaroek 183,75 euroko kostua dute, 151,30 euro langabezian dauden pertsonentzat edo Sarrera Berme Errentaren jasotzaileentzat.

Ohikoa denez, eskariak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, aukeraketa egingo da aurre-inskribatutakoen artean, ondoren adierazten diren irizpideen arabera: lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutakoek, eta gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna eta euskarazko taldeak osatzeko aukera bilatuko da.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 1(e)tik 2020(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Lekua Bilbaoeszena
    Juan de Gardeazabal, 3
    Bilbao
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Bilbaoeszena

Non

Euskadi, auzolana