"Luz"

Hondarribia 2019(e)ko Azaroak 29
  • "Luz"

LASALAk Gazteszenan estreinatuko du bere azken lana, zentro horretan egindako zenbait asteko egonaldiaren emaitza. Jaiotz Osa, Carla Diego, Garazi Etxaburu eta Paula Parrak LUZ interpretatuko dute, Judith Argomanizen zuzendaritzapean eta beraren koreografiarekin.

LASALA dantza garaikideko konpainia, Judith Argomanizen zuzendaritzapean, etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatu eta kezka horiei erantzuteko. Konpainia 2013an sortu zen, eta orain arte zazpi obra eman ditu; besteak beste, MICROCLIMATE, TRIP, NOW eta HOOKED. Azken biek sariak jaso dituzte.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana