Filmazpit: "Tomboy"

Berriz 2019(e)ko Azaroak 27
  • Filmazpit: "Tomboy"

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Tomboy

Laure, 10 urteko neskatila, beste auzo batera joango da bizitzera gurasoekin eta ahizpa txikiarekin batera. Auzoan lagun berriak egingo ditu eta joko eta barre algaraz igaroko du uda.

Laurek, hala ere, sekretu bat du: bere burua Mickäel mutiltzat aurkezten du. Lisa, taldeko neska bat, harekin maiteminduko da Mickäel dela pentsatuz, eta horrek egoera korapilatsuak eragingo ditu.

  • TOMBOY
  • URTEA 2011
  • ZUZENDARIA(K) Céline Sciamma
  • GIDOIA Céline Sciamma
  • AKTOREAK Cheyenne Lainé, Jeanne Disson, Malonn Lévana, Mathieu Demy, Noah Véro, Ryan Boubekri, Sophie Cattani, Yohan Véro, Zoé Heran
  • HERRIALDEA Frantzia
  • Frantsesa
  • GAIA Sexua aukeratzeko eskubidea
  • IRAUPENA 84 min.

 

berriz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana