Filmazpit: "Giza eskubideak film laburrean bilduma"

Berriz 2019(e)ko Abenduak 11
  • Filmazpit: "Giza eskubideak film laburrean bilduma"

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da Filmazpit, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Giza eskubideak film laburrean bilduma

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian azken urteetan ikusi izan diren bost film laburrek osatzen dute bilduma eta, besteak beste, honako gai konplexuak jorratzen dituzte: identitatea, migrazioa, politika, emakumezkoen sexu-organoen erauzketa edo/eta Indiako azido erasoen biktimak.

Filmak:

berriz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana