Antzerki dokumentalari buruzko tailerrak

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko azaroaren 11(e)tik 2019(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Antzerki dokumentalari buruzko tailerrak

2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Aspalditik, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia zabaldu da programazio oparo eta anitzatik haratago. Antzerki-ikerketa dago haren helburu nagusien artean, eta hurrengo edizioan, 44.ean, fokua antzerki dokumentalean jarriko da. Arlo horren adituak diren Lucía Miranda eta Fernando Sánchez-Cabezudo gidariak izango dira, urrian eta azaroan Gasteizen, sormen-sustraia errealitatean kokatzen duen genero horretan murgilduko diren bi tailerretan. Proposamena Nazioarteko Antzerki Jaialdiak eta Gasteizko Eszena-Arte Tailerrak erditu dute elkarlanean.

Info gehiago: http://escueladeteatro-tae.com/novedad-02/

Antzerki dokumentala dramaturgia sortzeko bide bat da. Abiapuntua gertaeretan eta testigantzetan jartzen da, gizartean, antzezlanak elikatzen eta errealitateari buruzko eztabaida pizten. Azken urtetan zehar, gainera, antzerki dokumentalak garrantzia hartu du. Teatro del Barrio ustelkerian murgildu zen oholtza gainean berbaldiz beteriko eta aurrerago pantaila handirako bidaia egin zuen ‘Ruz-Bárcenas’ antzezlanean; eta Andrés Limak ‘Shock’ zuzendu berri du, neoliberalismo eta 1973an Txilen bizitako Estatu kolpeari buruz. Gasteizen, hain zuzen ere, Ibaiondoko Felix Petite Antzokian, irailaren 27an, Lucia Mirandak zuzendutako ‘Fiesta, fiesta, fiesta’ antzezlana hezkuntzan zein gazterian murgilduko da Udal Antzoki Sarearen ‘Kultura eta inklusioa’ proiektuaren barruan; eta Nazioarteko Antzerki Jaialdian, urriaren 31ean El Pavón-Teatro Kamikazek sorturiko ‘Jauría’ antzezlanak ‘la manada’ kasuan jarriko du oinarria. Errealitateari buruzko ikerketa eta antzerki-sormenaren arteko nahasketa izango da lan esparrua bi tailer hauetan, material dokumentala haien antzezlanetan erabili nahi duten lagunei zuzenduak hau da, dramagileak, zuzendariak, antzezleak, antzerki-irakasleak…

porpolteatro.com

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 11(e)tik 2019(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Ordutegia17.30-21.30
  • Lekua Eszena-Arte Tailerra (TAE)
    Reyes Católicos, 4 Bajo | Los Molinos (Antiguo Colegio san Ignacio)
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaTailer bat: 50 €. Bi tailer: 70 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Eszena-Arte Tailerra (TAE)

Non

Euskadi, auzolana