Gazte Klik Klak 2019

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko irailaren 16(e)tik 2019(e)ko azaroaren 4(e)ra
  • Gazte Klik Klak 2019

Lehiaketaren ezaugarriak

  • Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
  • Jasotzeko epea: 2019ko irailaren 16tik azaroaren 4a bitartean, biak barne.
  • Lanak bidaltzea: email bidez edota aurrez aurre, pendrive, CD edo DVD formatuan."
  • Lan kopurua: parte hartzaile bakoitzak lan bi besterik ezin ditu aurkeztu lehiaketara.Lan bakoitzak izenburua izan behar du. Izenbururik gabekoak ez dira lehiaketan sartuko.
  • Epaia: azaroko lehengo hamabostaldian zehar argitaratuko da epaia, Udalaren webgunean, nahiz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
  • Sariak: lau pertsona saridun honako hornidurarekin:
    • 300 euroko bono trukagarri bat, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko.
    • Lau sarituek talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean.
    • Erakusketa 2020ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena
  • *Garrantzitsua: zabal ezazu informazioa obren ezaugarriei eta euskarriei buruz, lanak nola entregatu, erakusketa, epaimahaiaren erabakia etab. Lehiaketaren oinarrietan (pdf).

Gaia

Zurrumurruak, estereotipoak, tolerantzia, aniztasuna. Nola bizi du bere hiriko kultur eta gizarte aniztasuna gaztedi gasteiztarrak?

Erakuts ieazaguzu, zure argazki edo bideoen bitartez, aniztasunaren zure ikuspuntua edota kulturartekotasuna aukera bezala hautematekoa. Elkarbizitza onaren aldeko eta aurreiritziak ezabatzearen aldeko hiri bat eraikitzen dutenek zer sentiarazten dizuten adierazi. Edota zure inguruan entzuten dituzun atzerriko jatorria dutenen gaineko zurrumurru eta estereotipo kaltegarriak nola desegingo zenituzkeen azal dezakezu ere.

Galderarik?

Lehiaketa edo oinarri hauei buruzko edozein galdera argitzeko honako posta elektronikora jo dezakezue “asuntua”-n Gazte Klik-klak 2019 adieraziz: gazteklikklak@gmail.com.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 16(e)tik 2019(e)ko azaroaren 4(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana