Best of Be Festival 2019

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Azaroak 12
  • Best of Be Festival 2019

2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

BE FESTIVALek hamargarren urteurrena ospatuko du, oso-oso hautapen nabarmenarekin.

Aurtengo programak jaialdiaren onena bilduko du: hizkuntza-mugak gaindituko dira askotariko diziplina artistikoetan, eta muga fisikoak probatuko dira, gizarteko konbentzioak zalantzan jartzeko.

Birminghameko jaialdiaren esperientzia helarazteko itzuliko da Best of BE FESTIVAL, eta, horri begira, 30 minutuko hiru ikuskizun hautatu dituzte. Horretaz gain, artistek eta ikus-entzuleek parte hartzeko solasaldia egingo da ikuskizunen ondoren (atsedenaldia ere egongo da).

Bira Madriletik, Nafarroatik eta Euskal Autonomia Erkidegotik igaroko da, ondoren Ingalaterran jarraitzeko. Bada, ospakizun honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, arte eszenikoek eztabaida berrietarako zubia irekitzen baitute.

Légende-Romain Teule | 30 min

Frantzia - Portugal | Antzerkia | Ingelesez / Gaztelaniaz, goi-tituluekin

Koreografoa/zuzendaria/antzezlea: Romain Teule

Precedente sobre un futuro potencial -Anna Biczók 30 min

Hungaria | Dantza antzerkia | Ingelesez, goi-tituluekin

Koreografia eta antzezpena: Anna Biczók

Musika: Vince Varga

Atedenaldia

We’ve got each other-Paul O’Donnell 30 min

Erresuma Batua / Antzerkia /Ingelesez, goi-tituluekin

Idazle, antzezle eta ekoizlea: Paul O’Donnell

Zuzendaritza eta dramaturgia: Nick Walker

  • Be Festival zuzendaritza: Isla Aguilar eta Miguel Oyarzun
  • Ikusleekiko topaketa emanaldia bukatu ondoren

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana