"Carmen // Shakespeare"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Azaroak 16
  • "Carmen // Shakespeare"

2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Aurpegi anitzeko objektu istorio-sortzaile bat konposatzeko xedez hainbat lurralde artistiko mestizatu nahi dituzten bi artistaren arteko elkarrizketaren emaitza da Carmen // Shakespeare proiektua: opera garaikide bat, akaso?

Gailu teknologikoen hondar urperatuak (hots, Presagios del Deseo tetralogia eszeniko, erakusketa eta labirintoaren piezen txatarra) berrartuta, Olgak, Franciscok, Carmenek, Don Josek, Toreatzaileek, Erreplikatzaileek eta beste gonbidatu batzuek egundoko arriskuak biziko dituzte, proiektuan pilatutako zalantzetatik eta ziurtasunetatik fabrikatutako Crash_test* zaratatsu bat partekatzeko.

* CRASH_TESTA: Talkaren gune hauskorrenak aztertu ondoren, prototipoa indartzea ahalbidetzen du.

Olga Mesa koreografoaren eta Francisco Ruiz de Infante ikus-entzunezko artistaren zuzendaritzapean, arte eszenikoen ohiko eskemak gainezkatu daitezela aldarrikatzen du Hors Champ // Fuera de Campo konpainiak, gorputzaren, espazioaren eta ikus-entzunezko gailuen arteko harremanak problematizatu eta gero.

  • Konpainia: Hors Champ // Fuera de Campo
  • Zuzendaritza: Olga Mesa – Francisco Ruíz de Infante

 

Lehenengo partea

  • Lehenengo partea 19:00-20:00:
  • Lehen ekitaldia 20:00-21:30

Atsedenaldia 21:30-22:00

Segunda parte 

  • Hirugarren ekitaldia: 22:00-23:15

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana