2019ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.
Pinxit, Instalazio bisuala - Haurtxoak proiektua 2019. Gasteizko Nazioarteko 44. Antzerki Jaialdia
Koloretik, materiatik eta soinutik abiatuta, artista baten sorkuntza-prozesua erakusten du Pinxit instalazioak; plastikotasunaren eta artea egiteko bitarteko eta metodo berrien mugetan dabilen esperimentazio-lana, hain zuzen ere.
Pinxit soinudun instalazio bisuala da, eta artearen eta haurtzaroaren arteko hurbilketa bat proposatzen du, baterako unibertso poetikoa sortuz.