Mapamundistas 2019: "Zorrotz", Javier Arbizuren erakusketa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko irailaren 26(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • Mapamundistas 2019: "Zorrotz", Javier Arbizuren erakusketa
  • Mapamundistas 2019: "Zorrotz", Javier Arbizuren erakusketa

Laberako berariaz egindako eskultura-instalazio honetan, Javier Arbizuk Erdi Aroa hartu du iturri. Garai hartan, gizakia ortziaren irudikapen txikia zelako ustea zegoen, aldi berean, ortzia gizakiaren irudikapen handi bat zelakoan. Halaber, alkimistek mineralak lurraren umeki edo hazitzat jotzen zituzten; eta horixe da Arbizuk gauzatu nahi duen ideia. Eskultorea den aldetik, esku hartzeko duen esparrua metalean dago; materiaren bizitza azaleratzean datza, horien elkarreragina ahalduntzean.

Horretarako, hautatzen duen irudia gizakiarena da; gorputz-atalak moldatzen ditu, eta hutsik dauden bismutozko eskultura bihurtu. Bismutoa izango da unibertsoan desegingo den azken gaia, hortaz, hautaketa ez da halabeharrez gertatu, egun bizi dugun ekologia-hausturako une honetan. Metala gris arrosakara da, beirakara eta hauskorra.

Zorrotz proiektu irabazlea izan da, 2019ko udan, Uharte Zentroak, Mapamunditarrak elkarlanean, antolatutako egonaldi artistikorako deialdian


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana