"Sueños fotomontados", Mabi Revueltaren erakusketa

Bilbao 2019(e)ko irailaren 27(e)tik 2019(e)ko urriaren 18(e)ra
  • "Sueños fotomontados", Mabi Revueltaren erakusketa

BilbaoArteko Urazurrutia Aretoak Mabi Revuelta artista bilbotarraren Sueños Fotomontados erakusketa hartuko du hurrengo hilabetean zehar.

BilbaoArten egoile bezala 2018an zehar garatutako 31 collageen saila batek ematen dio izenburua erakusketari, beste bi proposamenekin batera aurkeztuko dena. Mezu eta irudi surrealistak nahasten dituzten fotomuntai eta idatzien saila bat eta bideo batek osatzen dute erakustaldi hau.

Sueños Fotomontados-ek ametsen eragina ikertzen du, bai gure irudimen sortzailean eta baita esna-aldian. Alde batetik, mugimendu surrealistan ikus daitekeen eragina, eta bestetik, subkontziente ameslariak mezu eran bidalitako egunerokotasunean. Revuelta material oniriko hauen traszendentzia eta unibertsaltasunaz baliatu da erakusketa hau egiteko.

Erakusketa azaltzeko egin den liburuan narrazio eran batzen da bilbotarrak umezaroan izandako amets errepikakor baten intimitatea, baita horrek bere ekintza artistikoan izan dituen ondorioak ere. Helena González Sáez artistak idatzitako testu honek bi atal ditu: gaueko atala (ume-ametsaren narrazioa) eta esna-aldia (amets honetan enkriptatuako ezaugarrien analisi ludikoa, "La vigilia consciente" izena duena).

"Cerrar Mis Ojos, Prender El Bosque" (2019) da Revueltak hondoan kokatutako pieza. Artistaren ametsaren fotomuntai literario bezala funtzionatzen duena, zeinetan Helenaren testua den abiapuntua. Pieza hau Azkuna Zentroan egon da oraintsu ikusgai ‘Nunca real/Siempre verdadero’ erakusketan.

Erakusketa-gelako eskumaldean lanari izena ematen dion 31 collageko seriea aurki dezakegu. 2018an zehar BilbaoArteko egoiliar bezala garatutakoak, artistaren hitzetan "irudia eta hitzaren arteko kolapsoaren emaitza dira". Talka hau Helenaren testuan oso presente dago, zeinetan bere irudi literarioak ere collagearen bitartez lotu dituen. Era oso ludiko eta zuzenean sorturiko piezak dira, zeintzuetan umore eta izuaren konbinatzen diren.

"Historias del Onirismo" (2019) da esposaketa hau osatzen duen azken seriea, 6 fotomuntai eta 15 idatziz konposatua, esna-aldian sortutako irudi onirikoen segida da. Material bisual eta literario honek irudimen eta hizkuntza poetikoaren ahalmen sortzailean murgiltzen da.

Sueños Fotomontados inaugurazioa gaur arratsaldeko 19:30ean izango da, eta astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara bisitatu ahal izango da irailaren 30etik urriaren 18ra arte, dohako sarrerarekin.

ARTISTARI BURUZ

Mabi Revuelta (Bilbao, 1967). Gure Artea 2016 Sariaren Irabazle, bere sorkuntza jarduna aintzat hartze gisa, ospe handiko erakundeetan egin ditu erakusketak, hala nola, Bilboko Guggenheim Museo; ISCP, New York; Txinan eta Japonian, Pekingo eta Tokioko Cervantes Institutuak, New Yorkeko Museo Erotikoan; ARTIUM Museoa, Vitoria-Gasteiz; TEA Museoa, Tenerife; Casa Encendida, Madril; BilbaoArte Fundazioa edo Bilboko Vanguardia eta Madrilgo Raquel Ponce galeriak.

BilbaoArte

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 27(e)tik 2019(e)ko urriaren 18(e)ra
  • OrdutegiaZentroa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Erakusketa aretoa: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana