Mapamundistas 2019: Julie Chafforten erakusketa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko irailaren 26(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • Mapamundistas 2019: Julie Chafforten erakusketa
    "La barque silencieuse"
  • Mapamundistas 2019: Julie Chafforten erakusketa
    "De l'autre côté"

Julie Chafforten erakusketa: Hunt (Ehiza)De l’autre côté (Beste aldean)Les montagnes noires (Mendi beltzak)La barque silencieuse (Txalupa isila).

Julie Chaffort-en bideoetan natura nagusi da, zeharo, atzeko oihal aldaezina balitz bezala. Inguratzaile eta sentsuala delarik, ikusleak gertu nabaritzen du, iristen zaizkion soinuengatik, baso ezean etengabe erortzen den euriagatik, esaterako. Agertoki natural honetan, jantzi bitxiak dituzten pertsonak agertzen dira.

Julie Chaffort-ek ekintza bat egitera gonbidatu dituen inguruko herrietako biztanleak dira. Gizon bat iratzezko jantzi batez ingurunearekin bat eginez ezkutatzen saiatzen da; flamenko-dantzari batek takoiz jotzen du aintziran noraezean doan txalupan; emakume batek ozen irakurtzen du ibaiko ur izoztuan murgilduta. Testuingurutik aterata eta eguraldiko gorabeheren esku, antzezleek beren baitan dagoen zerbait hauskor uzten dute agerian.

Eta beren ahotsek, zirraraz beteta, dar-dar egiten dute, horrenbeste non uhina, airea zeharkatuta, ia uki baitaiteke.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana