Mapamundistas 2019: "Einmal ist keinmal" ("Behin, ez da zenbatzen"), Andres Galeanoren erakusketa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko urriaren 6(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • Mapamundistas 2019: "Einmal ist keinmal" ("Behin, ez da zenbatzen"), Andres Galeanoren erakusketa

Etxeko argazkietan, “egin beste bat badaezpada” ohikoa da. Lehen erretratugileek egiten zuten hori gero amateurren esparrura igaro zen, jende askorentzat argazki-kamera eskuragarri bihurtzean. Andrés Galeanok zera du lanerako abiapuntu: azokatan aurkitutako familia-albumetako ehunka argazkik osatutako artxiboa.

Einmal ist keinmal proiektuan, nolabaiteko bikoizpena duten horiek bereizi eta sailkatzen ditu. Horrela, ispilu aurrean egindako autorretratuak biltzen ditu, edo ia berdinak direnak, baita bikien erretratuak ere.

Berdintsuak diren irudiak ere interesatzen zaizkio, edo segundo batzuetako aldea duten argazki berdin horiek, horietako bat bota ohi delarik. Argazki-sail hauek zabaldutako album handi batean daude ikusgai, albumen albumean, errepikapenak, bat-etortzeak edo ustezko akatsak azalarazteko antolatuta, horrela, irudikatzeko ditugun erak berrikus ditzagun proposatuz.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko urriaren 6(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • LekuaNUP / Sario eraikina
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana