Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia 2019

Bilbao 2019(e)ko urriaren 17(e)tik 2019(e)ko urriaren 24(e)ra
  • Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia 2019

Bilboko Udalaren Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak laguntzen du Film Sozialak zinema ikusezinaren XI. Nazioarteko Jaialdia, zeina Kultura, Communication y Desarrollo KCD GGKEak antolatzen baituurriaren 17an hasiko da, eta izaera nabarmenki feminista izango du, zeren eta aurtengo ediziorako hautatutako 74 lanen ia erdia emakumeek zuzenduak dira, edo emakumeek gizonezkoekin batera zuzenduak.

 

Lehiaketa, Ikus-entzunezko kritiko eta konprometituaren erreferentea, urriaren 24tik aurrera ospatuko da Azkuna Zentroko Golem aretoetan, nahiz eta programan aldez aurreko nahiz aldi bereko emanaldiak ere izango diren, beste hainbat egoitzatan. Kubako mugimendu feministaren jatorria, Amazoniaren desagertzea, genero-dibertsitatea edo indarkeria matxista dira XI. edizio honetako gai nabarmenenetako batzuk.

Hamar urte baino gehiago eman osten garapen jasangarria, giza eskubideak, genero berdintasuna eta kulturartekotasuna defendatzen, finkatzen ari da Film Sozialak zinema ikusezinezkoaren nazioarteko jaialdia zinema engaiatuaren erreferente gisa. Horren seinale da nola hazi den lehiaketarako jaso diren obren kopurua, 1.300 izango baitira, iaz baino % 53 gehiago.

Azkenik, edizio honetarako hautatutako lanak 74 izan dira, eta, horietatik % 46 emakumeek zuzenduak dira, edo emakumeek gizonekin batera zuzenduak, eta haietako bat gizaki ez-bitar batek zuzendu du. Guztira, 35 zinemagile, gizon eta emakume, etorriko dira jaialdira Errusiatik, Kubatik, Madagaskarretik, Pakistanetik, Bulgariatik, Senegaldik eta Tunisiatik, besteak beste, eta Euskadiko ordezkari asko ere bai.

HASIERAKO GALA ETA SARIAK ENTREGATZEKO GALA

Hasierako gala urriaren 17an izango da, 19:30ean, Azkuna Zentroan, eta honako film hauek ikusi ahal izango dira: "Todas: en busca de un espacio"Marilyn Solaya kubatar zuzendariarena, zeina ikusleekin jardungo baita elkarrizketan bere ibilbideaz eta "Todas" izeneko proiektuaren etorkizunaz.

Sariak entregatzeko gala urriaren 24an ospatuko da, ordu berean eta leku berean, eta 11 garaikur entregatuko dira, guztia 18.500 euro egiten dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoko 16 entitatek finantzatuta. Ohikoa denez, bai jaialdian, bai bi ospakizun horietan, umeak zaintzeko zerbitzua izango da, doakoa, artistentzat eta ikusleentzat.

Gaur den egunean, jaialdiak 28 egoitza ditu, hain zuzen Bilbon, Barakaldon, Elorrion, Erandion, Getxon, Iurretan, Leioan, Mungian, Portugaleten eta Sestaon, bai eta Gasteizen ere. Nazioarteko izaera ahaztu gabe, 38 herrialde eta lurralde egongo baitira ordezkaturik edizio honetan, jaialdiak euskarazko zinema ere sustatzen du: aurten, 7 lan emango dira euskaraz. Horien guztien artetik, 24 film Garapen Jasangarriaren kategoriako sariagatik lehiatuko dira; 18, giza eskubideen kategorian; 17, genero berdintasunaren kategorian; eta 15, kulturartekotasunaren kategorian.

"TODAS", ARGAZKI ERAKUSKETA ALDI BEREKOA

Jaialdiarekin batera, aldi berean, Bilboko Zabalguneko Eraikinean, argazki erakusketa bat izango da, "Todas: en busca de un espacio" izenekoa. Kubako feminismoaren eta boto eskubidearen gaineko erakusketa bat da, zeinak aldarrikatzen baitu emakumeek eskubide zibilen aldeko borrokan zer parte hartze izan duten eta Kubako nazioa eta herritartasuna eratzen nola eragin duten. Naida Peñalver historialariak eta Marilyn Solaya zinemagile kubatarrak aurkeztuko dute erakusketa, eta astelehenetik zapatura arte ikusi ahal izango da, urriaren 31ra arte.

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana