Filmazpit: "Azaro hotza"

Arama 2019(e)ko Azaroak 26
  • Filmazpit: "Azaro hotza"

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da Filmazpit, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Azaro hotza

90eko hamarkadaren hasieran, Jugoslaviako gobernuak Kosovoren autonomia bertan behera utzi, haren Parlamentua desegin, eta nazioko telebista itxi zuen. Agintari berriek erakundeko bizitza osoa berrantolatu zuten; bitartean, herritar gehienek manifestazio baketsuak eginez erantzun zuten. Zorigaiztoko garai hartan, Fadili artxibozainak bi aukeraren artean hautatu behar du, ongi jakinik biak ala biak direla bidegabeak. Horiek horrela, nahi gabe eta gogoz kontra, lotsa "irentsi" eta alde guztietatik datorkion presioa eta ospe txarra jasango ditu, arrazoi bakar bategatik: bere familiaren ongizatea.

  • Jatorrizko izenburua: Nëntor i ftohtë (Cold November)
  • Zuzendaria: Ismet Sijarina
  • Gidoia: Arian Krasniqi, Ismet Sijarina
  • Aktoreak: Kushtrim Hoxha, Adriana Matoshi, Emir Hadzihafizbegovic, Fatmir Spahiu, Majlinda Kosumovic, Bislim Mucaj, Lum Veseli, Aurita Agushi
  • Herrialdea: Kosovo - Albania - Mazedoniako Errepublika
  • Jatorrizko hizkuntza: Albaniera, serbiera
  • Gaia: Jugoslaviaren gainbehera
  • Iraupena: 93 minutu

filmazpit.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia21:30
  • LekuaArama

  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana