"Orígenes"

Zizur Mayor/Zizur Nagusia 2019(e)ko Urriak 12
  • "Orígenes"

Emozioen eta zehaztasunaren artean, arlo pertsonalaren eta abstrakzioaren artean. Dantza gorputzen, denboren eta espazioen artean dabil. Gure historiaren hasierarekin batera hasi zen dantza. Dantzariaren rola funtsezkoa da dantzarako, ez baitago dantzarik hura gabe. Baina, nor dira pertsona horiek? Zer jatorri dute? Zerk eraginda egiten da pertsona bat dantzari? Bertha Bermúdez dantzari eta koreografoaren proposamenetik abiatuta, dantzariak galdera horiei erantzuten saiatzen dira ikuskizunean, dantza, zinema, soinu-espazioen sorrera eta elementu elkarreragileak baliatuta.

Iraupena: 60 minutu.

Emanaldi aurreko tailerra

Aldanzak ikusleengana hurbildu nahi du, eta horretarako, lanaren partaide egin nahi ditu ikuskizuna eman aurreko bitartekaritza-programa baten bidez. Tailerra 19:00etan hasiko da (izena Kultur Etxean eman behar da urriaren 11ra arte) eta 45 minutu iraunen du. 10 urtetik gorako ikusleentzat izanen da (adin txikikoek heldu batekin egon beharko dute) eta agertokian bertan eginen da, emanaldiko interpreteekin batera. Zehazki, ikuskizuna muntatzeko prozesua azalduko dute, "CoMo" web aplikazio elkarreragilearen bidez. Horretarako, sakelako telefono bat beharko da. Bukatzean, beharbada parte-hartzaileetako bat aukeratuko dute ikuskizunean aritzeko.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaAldanza
  • Data 2019(e)ko Urriak 12
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZizur Nagusiko Kultur Etxea
    Erreniega Parkea, 25
    Zizur Mayor/Zizur Nagusia
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana