Vicente Iriondo Bergararen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko irailaren 24(e)tik 2019(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Vicente Iriondo Bergararen erakusketa

Vital Fundazioa erakusketa zentroan (Luis de Ajuria aretoa)  Vicente Iriondo Bergara eibartarraren pintura-erakusketa egongo da, gehienbat urte honetako emaitzak, erakusketa honetarako pentsatuak eta orain arte erakutsi gabeak. Arrautza-tenperaz eginak, motiboek identitate bat konfiguratu nahi dute, figurazioa albo batera utzita eta lerroa eta kolorea erabiliz, huts-hutsean, egitura aurredefinituen eta kodifikatuen gainean. Urriaren 18ra arte izango da ikusgai.

Iriondo Bergara Eibarren jaio zen 1953an eta Nafarroako Unibertsitatean arkitektura ikaslea zen garaian hasi zen akuarelak erabiltzen. Asko margotu du era naturalean, olioz eta akuarelaz. Gero, metalurgian espezializatutako Ingeniari Mekaniko arloko bere prestakuntzak marrazkiari eta koloreari buruzko bere ezagutza erabiltzea ahalbidetu dio, geometria deskriptibo klaseak emateko, nahiz altzairua egiten denean sortzen den zeparen formaziorako diagrama ternarioak azaltzeko. Hain zuzen ere, lerroz eta kolorez betetako egitura kodifikatu horiek dira bere koadroak betetzen dituztenak.   

Bere lanen planteamendu teorikoa, azken urteetan, argazki digitalak pinturaren munduan egindako interferentziaren lehenengo deribatu bat da. Argazkitan jasotako motiboen kopia perfektuak pintatzetik ihes egiten du, baita ez-perfektuak pintatzetik ere: “Norbaitek alderatu eta epaitzen duen lehiaketetatik eta antzeko ekitaldietatik ihes egiten dut. Gaur egun, nire pauta bakarra identitatearen bilaketa da, identitate hori ez galtzeko neurri prebentiboa delako”, zehaztu du Iriondok.  

Bihartik aurrera Luis de Ajuria aretoan ikusgai dagoen erakusketaren lan-multzoa arrautza-tenperaz eginda dago, gogoko baitu bere naturaltasuna, pintura akrilikoaren lehortze arinaren aurrean. Artistak berak dioenez: “Askatasun handiz eta aitzakiarik gabe lan egitea ahalbidetzen dit”.

Egileak aurkeztu dituen 18 koadroek tarteko neurria dute -130x97 cm-ko hamabi eta gainontzekoak 100x73 cm edo 100x54 cm-, gehienak aurten eginak, baina ibilbide bereko beste etapa batzuetako hainbat ere aurkeztu ditu, ‘Egiturak’ eta ‘In itinere’ erakusketetan aurkeztutakoak.

Aipatutako erakusketez gain, hamar bat banakako erakusketa egin ditu eta hainbat talde-erakusketatan hartu du parte, horietako asko Eibarko Artisten Elkarteak (EAE) antolatuak.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 24(e)tik 2019(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Ordutegia18:00etatik 20:30era (astelehenetik larunbatera). 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan).
  • Lekua Luis de Ajuria Aretoa
    Posta kalea, 13 eta 15, 1. solairua
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Luis de Ajuria Aretoa

Non

Euskadi, auzolana