"Mari Errauskin"

Azkoitia 2019(e)ko Azaroak 16
  • "Mari Errauskin"

Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza. Lysek festako dena gaitzetsiko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan. Eskolako umeak Lysen gehiegikeriarekin asper-asper eginda daude. Baina hartu dute erabakia: hemendik aurrera ez diote Lysi jaramonik egingo eta bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik egingo. Norak opari bezala jaso dituen zapatak ipuinera salto egiteko bideetako bat izango dira, zapata horiek magikoak baitira. Gauza berdina gertatuko da jolasean aritzeko erabiliko duen erratzarekin, Mari Errauskinen erratza bihurtuko baita. Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtu da.

azkoitia.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2019(e)ko Azaroak 16
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBaztartxo Udal Antzokia
    Aingeru, z/g
    Azkoitia
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana