"Sorkuntza, Hiria, Paisaia" jardunaldiak

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko urriaren 9(e)tik 2019(e)ko urriaren 11(e)ra
  • "Sorkuntza, Hiria, Paisaia" jardunaldiak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (Arabako Ordezkaritza) eta Artium Museoak Sorkuntza. Hiria. Paisaia jardunaldiak antolatu dute eta 2019ko urriaren 9, 10 eta 11n egingo dira. II. MUGAK Arkitektura Bienaleko jardueren artean daude jardunaldiak, eta sorkuntzaren esparruan paisaiaren eta hiriaren testuinguruan egiten diren ekintza eta esku-hartzeen hurbilketa bat eskaintzea da xedea gogoetaren eta erakusketaren bidez.

Sorkuntza, Hiria eta Paisaia hirukotearen elementuen arteko harremana ukaezina da. Hiria artifizioaren bidez garatzen den paisaia bat da, baina paisaia naturalak berezkoak dituen hizkuntzak bereganatuz doana, eta nahasketa gero eta handiagoa da. Sorkuntzaren esparruak (ez arkitektoenak bakarrik, ezta gutxiagorik ere) begirada ireki eta kritiko batetik abiatuta lan egiten du, hiria eta paisaia ulertzen laguntzen duena, sortzeko aukera berriak aurkitzeko.

Oraingo honetan, eta Artium Museoaren parte-hartzearekin ados, jardunaldi hauen antolakuntzan funtsezkoa iruditu zaigu askotariko profiletako jendeak parte hartzea, ortodoxiatik aldendu eta errealitatearen, arazoen eta aukeren ikuspegi kritiko eta proposatzailea eskaintzeko.

Urriaren 9an, asteazkena, 19:00etan
Begoña Zubero. Artista, Bilbo
Saio hau Artiumen eta EDP Fundazioaren Artistak gurean programaren barruan dago

Urriaren 10ean, osteguna
9:00. Harrera
9:30. Jardunaldien aurkezpena
10:00. Anna & Eugeni Bach. Arkitektoak, Bartzelona
11:00. Maider López. Artista, Donostia
12:30. Mahai ingurua
16:00. Bet Capdeferro. Arkitektoa, Girona
17:00. Grupo Aranea. Diziplinartekoa, Alacant
18:00. Mahai ingurua

Viernes 11 de octubre
9:00. Harrera
9:30. Imma Jansana. Arkitektoa, Bartzelona
10:30. Eduardo Rojo. Arkitektoa, Vitoria-Gasteiz
12:00. Mahai ingurua. Amaiera

Doan, bete arte (120 lagunentzako lekua)
Izen-ematea: 945 20 90 20 (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 eta 16:00-19:30; larunbatak eta igandeak 11:30-19:30)

Garrantzitsua: Izena emanez gero, etortzeko konpromisoa eskatzen da eta bestela jakinaraztea, beste batzuk etor daitezen.

Artium

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko urriaren 9(e)tik 2019(e)ko urriaren 11(e)ra
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana