Mapamundistas 2019: Zinema-zikloa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko urriaren 1(e)tik 2019(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Mapamundistas 2019: Zinema-zikloa

Mapamundistas 2019ren barruan.

Mapamundistas 2019. El Espejo’ Zinemaren proiekzioak zikloa Iturramako civivoxean urriaren 1tik 22ra, astearteetan. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta,  proiekzioa hasi baino ordubete lehenagotik aurrera. Pertsona bakoitzak bi sarrera hartzen ahalko ditu, leku-kopurua bete arte.  Institut Français eta Goethe Institut institutuei esker egin da ziklo hau. Filmak proiektatuko da: Zerrumpeltz Herz (El concilio de los pájaros), Timm Kröger, 2014; La jalousie (Los celos), Philippe Garrel, 2013; Wallay, Berni Goldblat, 2016; Louise en hiver (Louise en invierno), Jean-François Laguionie, 2016.

PROIEKZIOAK

Zerrumpeltz Herz (Txorien biltzarra)
Timm Kröger, 2014
Alemania, 1 h 22 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 1, asteartea. 19:30

Kontakizuna 1929an hasten da, baso eder batean, Alemaniako txoko batean. Senar-emazte gazteak, Paul eta Anna, Willi lagunarekin, etxola isolatu baterantz doaz, Otto musikagile talentudunaren bakarlekurantz. Ottok Pauli idatzi zion bisita egin eta idazten ari zen sinfonia berria berarekin parteka zezan. Baina etxera iritsitakoan, ez dago Ottoren arrastorik ere. Ondorengo ordu eta egunetan, musikagilearen bila ibiliko dira, baso zarbatsuan barna, zuhaitz mardul eta txorien artean. Alemaniako basoaren mitoa filmaren bihotzaz jabetzen da, etorri artistiko bezala, eta gizakion galbide.

La jalousie (Jelosia)
Philippe Garrel, 2013
Frantzia, 1h 17 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 8, asteartea. 19:30

Louisek Clotilderekin haur bat izan du, Charlotte; baina badoa Claudiarekin maiteminduta baitago. Harreman berrian murgilduko da; baina gehien maite duenarekin bizitzeak ez du ekidingo, egunerokoan, frustrazioak eta jelosia agertzea. Louisek arreba txiki bat ere badu, Esther. Horrek zera aitortuko dio: aita, umetan hil zitzaiena, izan zela gehien maite izan zuen pertsona. Maitasunaren alderdi guztiak azaleratzen dira filmean, ñabardura sotilez, distirez eta itzalez: aitaren eta alabaren artean, anaiaren eta arrebaren artean edo maitaleen artean. Zuribeltzean dago filmatuta, horrela gorputzen hurbiltasuna eta agertokien intimitatea agerian utzita.

Wallay
Berni Goldblat, 2016
Frantzia, 1h 24 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 15, asteartea. 19:30

Ady 13 urteko mutil mestizoa da, eta Frantzian bizi da, hiri handi bateko behe-auzoetan. Lapurtu eta trafikatzen du puri-purian dauden zapatilak eskuratzeko. Egoera zaurgarrian dago. Aita bakarrik ari da semea hezten, eta uda familiarekin Burkina-Fason ematera bidaltzea erabaki du, nerabeek igaro behar duten hastapen-errituala bete dezan. Adyk Gaouara bidaiatuko du, Bobo-Dioulasso ondoan dagoen herri xume batera, eta Amadou osabaren familiarekin biziko da. Hor, Frantzian bezala, edozein motatako agintea saihestuko du, Jean lehengusua eta Mame amona ezagutu eta jatorrizko herriaren balioak ezagutu arte.

Louise en hiver (Louise neguan)
Jean-François Laguionie, 2016
Frantzia, 1h 15 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 22, asteartea. 19:30

Louise uda Billigen-en, Normandiako kostaldeko hiri asmatu batean, bakarrik ematen ari den emakume heldua da. Uda-garaia amaitzean, egun batzuk agortuko ditu hirira itzultzeko azken trena hartu arte. Baina oraingoan trena galduko du; itsasgora handiak iritsi eta tokia isolatuta geldituko da. Inor ez da erreskatatzera etorriko, eta Louise
ozeano aurreko lurzatian harrapatuta geratuko da. Baina hirugarren adineko Robinson Crusoerena egitea onartu, beharrezko tresnak bildu eta hondartzan aterpea eraikiko du. Batzuetan hitz egiten duen txakurra izango du lagun. Filmak, urmargoez eta kolore-arkatzez marraztuta, animatutako margolana dirudi, protagonistaren pentsamendu, oroipen eta ametsak kontatzen dituena.

MAPAMUNDISTAS 2019 programaren baitan artistekin topaketak, erakusketak, zinema proiekzioak eta lantegiak izanen dira. Programa hau irailaren 26etik urriaren 22ra  garatuko da Iruñean (Ziudadelan, Iturramako Civivoxan, NUPen eta Nafarroako Museoan), Uharten eta Atarrabian. 2019ko MAPAMUNDISTASproiektuak ‘Zerkalo’ (ISPILUA) Andrei Tarkovski-ren filma hautatzen du hitzordutzat, eta ispiluaren metafora maileguan hartu, nork bere baitan begiratzeko ariketa proposatzearren. 2019ko MAPAMUNDISTAS proiektuak  banakako bost erakusketa, lau zinemaren proiekzioa, argazki lantegia eta bi artistekin topaketa aurkeztuko ditu, berriro zuzendari errusiarraren kezketako batzuk azaltzen dituztenak. Komisarioa Alexandra Baurés (La Caracola Elkartea).

2019ko MAPAMUNDISTAS proiektuak, aldi berean, egile-zinemaren zikloa ere eskainiko du, gizakien inguruan ehuntzen diren lokarriei so. Etxola bat eta txakur bat hortxe, horrela hasi eta bukatuko da zikloa, gizakien arteko harremanez gain, tokiekiko zein beste izaki batzuekiko loturei ere behatuko baitzaie.

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko urriaren 1(e)tik 2019(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Iturramako Civivox-a
    Eskirotz, 24
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Iturramako Civivox-a

Non

Euskadi, auzolana