"Etxebizitza sozialek ehun urte Bilbon"

Bilbao 2019(e)ko azaroaren 8(e)tik 2019(e)ko azaroaren 10(e)ra
  • "Etxebizitza sozialek ehun urte Bilbon"

  • Urriaren 1etik azaroaren 6ra Errekaldeko auzo-etxean ikusi ahalko da.
  • Azaroaren 8tik 10era Euskadiko Etxebizitzaren eta Apainketaren 13. Higiezin Aretoan egongo da, Euskalduna jauregian, eta gero hiriko gainerako barrutietan.
  • Erakusketa Bilboko Udaleko Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udal Etxebizitzek antolatu dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin batera, eta 2018an Bilboko Udal Etxebizitzen Mendeurrena ospatzearen testuinguruan kokatzen da. Hiriko etxebizitza sozialen hirigintzako eta arkitekturako ibilbide osoan sei garai nagusi definitzen dira.

Erakusketa: “Bilboko etxebizitza sozialak ehun urte” bira bat hasiko du Errekaldeko auzo-etxean datorren hilean, Bilboko barruti guztietaraino. Urriaren 1etik azaroaren 6ra Errekaldeko auzo-etxean ikusi ahalko da. Egun horretan Euskalduna Jauregira eramango da, Euskadiko Etxebizitzaren eta Apainketaren 13. Higiezin Aretoaren barruan sartzeko. Erakusketa hau sektoreko profesionalen elkargunea da, eta bertan obra berriko eta bigarren eskuko etxebizitzak merkaturatzea sustatu nahi da, baita etxeen erabateko berrikuntzak eta apainketak ere.

Euskalduna Jauregia eta gero, erakusketak Bilboko barrutietan zehar bidaiatzen jarraituko du, oraindik zehazteke dauden leku eta egunetan.

Bilboko Udal Etxebizitzen mendeurrena ospatzeko ekitaldien testuinguruan, erakusketa EHUko Bizkaia Aretoko Chillida gelan inauguratu zen joan den urtarrilean. Gero, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzan, Erriberako merkatuan eta Zabalguneko plazako eraikinean egon da. Irailean Iruñean egon da, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolak interes handia erakutsi baitu.

Erakusketa astelehenetik ostiralera ikusi ahalko da Errekaldeko auzo-etxean, 8:30etik 21:30era, ordutegi jarraituan.

Galerian, etxebizitza sozialak Bilbon bete duen ehun urteko historiaren ibilbide arkitektonikoa jasotzen da, argazkien eta testuen bidez. Formatu interaktiboen bidez ere ikus daiteke, Udal Etxebizitzen webgunean. Erakusketaren xedea da, ez bakarrik atzerantz begiratzea Bilboko Udal Etxebizitzak tokiko organismo autonomo gisa izan duen historia eta etxebizitzen arloan gauzatu dituen jardun esanguratsuenak agertzeko, baita ere jendeari erakustea jardun horiek zer garrantzi izan zuten, beren inguruabar historikoetan kokatuta, eta zer eboluzio izan duten unean uneko arkitekturak eta hirigintzak eta bizitegietarako proiektu aitzindariek.

Helburu horrekin, erakusketak azken ehun urteko timeline adierazgarri bat erakusten du, unean uneko mugarri erabakigarrienak modu bisualean ikusteko. Aukeraketak arreta berezia ematen die etxebizitzaren alorrean aitzindariak izan ziren proiektuei.

Kontakizuna sei arotan banatzen da. Haietako bakoitzak azalpen labur bat dauka, interpretazio hobeago bat egin ahal izateko.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana