Amy Winehouse-i omenaldia

Getxo 2019(e)ko Abenduak 28
  • Amy Winehouse-i omenaldia

Kontzertu bikoitza, ikuspegi kontrajarri eta osagarriekin, Amy Winehouseri buruz, hain zuzen, musika-planetako azken izarra, adin goiztiarrean (zoritxarreko 27 urte horiek) hil zena.

Berta Bitersweetek bere alderdirik r&bena, hiphopena, eskaintzen du aparteko ahotsaz baliaturik. Ildo horri eutsiz, jada Estatuko zirkuituetan, hala nola, GPSk (Girando Por Salas) sustatutakoan, nabarmendu da, “Choose the love” debut ederra argitaratu ostean. Kantari bizkaitarrak Big Sound Boyen laguntza du, eskola zaharreko dj-a, alegia. Diskoak jartzen ditu eta reggae/dancehallaren mundutik dator. Gainera, Charles Cooper Chop saxofoi-jotzailea eta MC ageri da. Ohiokoa da eta jazz-irakasle modura dihardu.

Eta soul/rockaren ikuspegitik, Mississippi Queen & The Wet Dogsen potentzia, duela bi urte bikote akustikoaren formatuan Aitor Zorriketa gitarra-joleak (Quaoar, James Room) eta Inés Goñi abeslariak hasitako proiektua. Gero, laukote bezala osatu zen Virgina Fernández (Last Fair Deal) bateria-jotzailea eta Gabo “Brown” León (James Room eta BOS) baxua elkartu zirenean. Hitzordu berezi honetarako seikote bihurtuko da Fito & Fitipaldis taldeko saxoak, Javier Alzolak, eta teklatuan Alvaro Bazánek (Runaway) parte hartuko baitute.

Jaiaren amaieran, bi taldeak elkartuko dira Amyren hit batzuk interpretatzeko.

getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana