Lyongo Saint Marc abesbatza: "Abesbatzako mutilak"

Bilbao 2019(e)ko Abenduak 28
  • Lyongo Saint Marc abesbatza: "Abesbatzako mutilak"

Lyongo Saint Marc abesbatzak, “ABESBATZAKO MUTILAK” izenaz ezagunagoak, 30. urteurrena ospatuko du aurten, baita nazioarte-mailan musika koralaren elitean sartu zenetik igaro diren 15 urteak ere. Aipatutako elitean sartu izanaren arrazoia Abesbatzako mutilak filmeko abestien interpretazioa da; film horren soinu-banda jasotzen duten bost milioi CD baino gehiago saldu dira, eta Oscar sarietarako hautatu zituzten. 

Gauza jakina denez, abesbatza Lyonen jaio zen, Nicolás Porte izeneko musika-irakasle gazte batek eskatuta. Lehenengo egunetik, irmotasunez hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza, eta bere grina guztiaz baliatu zen musika korala egiteko eta umeei zuzendutako musika-hezkuntza sustatzeko. 

Oraingo honetan, abesbatzak sasoi guztietako haur-filmetako abesti ospetsuak interpretatuko ditu, bai eta ohiko errepertorioko beste abesti batzuk ere. Abesti horiei guztiei esker, abesbatzak arrakasta handia izan du mundu osoan.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana