"Pinocchio"

Bilbao 2020(e)ko Urtarrilak 3
  • "Pinocchio"

Balletaren magiak agertoki gainera eramango du umeek gustukoen duten maitagarri-ipuinetako bat: Pinocchio; benetako umea bihurtzeko ametsa duen egurrezko txotxongiloaren istorioa.

Gepetto zurginak sortu zuen; izan ere, ume bat edukitzea zuen amets. Pinocchiok tailerretik ihes egingo du, eta abentura ugari biziko ditu zenbait pertsonaia exotikoren eskutik: txakurtxo bat, kilker hizlari bat eta Maitagarri Urdina, zeinak txotxongiloaren sudurra hasaraziko duen, hark gezurra esaten duen bakoitzean.

Ikus-entzuleek bidaia hunkigarria biziko dute, asmamen handiko koreografiari, xarmari eta irudimenari esker; txotxongiloak arrisku eta tentaldiei aurre egingo die, kostalde arrotzak bisitatuko ditu, eta balea baten barruan ere sartuko da. Umeen eta helduen bihotzak liluratuko ditu ballet honek; izan ere, munduan leku bat duela eta ametsak egia bihurtzen direla deskubrituko du, azkenik, egurrezko txotxongiloak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana