Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde osatzen dute Nomofobikak antzerkia.
"Sarean Kateatuak" 2016ko Donostiako Poltsiko antzerki sorkuntzako lehen saria jaso zuen.
Nomofobia aitzakitzat hartuta. Hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre.
Hasteko elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren gizartean hain hedatuta dagoen gaiz hau, kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigue, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.
Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakeleko edo mugikorrenganako menpekotasuna, askorentzak XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke egun; hori bai kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.
FITXA ARTISTIKOA