Tolosako Abesbatza Lehiaketa 2019

Tolosa 2019(e)ko urriaren 31(e)tik 2019(e)ko azaroaren 3(e)ra
  • Tolosako Abesbatza Lehiaketa 2019

Urriaren 31tik azaroaren 3ra egingo da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 51. edizioa.

Guztira, 11 herrialde ezberdinetako 16 abesbatzak hartuko dute parte aurtengo lehiaketan. Indonesia, Alemania, Suitza, Letonia, Ukrania, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Japonia, Espainia eta Lituaniako taldeak lehiatuko dira, hain zuzen ere.

Egitaraua:

URRIAK 31, OSTEGUNA

19:30ean, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia eta folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

AZAROAK 1, OSTIRALA

11:00etan, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan musika profanoaren modalitatean parte hartuko duten ahots taldeen emanaldia.

16:00etan, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

19:30ean Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

AZAROAK 2, LARUNBATA

11:00etan, Santa Klara elizan, Abesbatza Lehiaketan erlijio-musikaren modalitatean parte hartuko duten ahots taldeen abesbatzen emanaldia.

16:00etan, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia eta folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

19:30ean, Topic aretoan, kontzertu lirikoa Juan Laboreria abeslariaren eta German Ormazabal piano jolearen eskutik.

AZAROAK 3, IGANDEA

11:30ean, Leidor Antzokian, Lehiaketaren Amaiera Saioa eta sari-banaketa. Ekitaldiari “Agur Jaunak” abestuz emango zaio amaiera.

Jarraian, Abesbatza-bazkaria Ferialekuan.

19:00etan, San Francisco elizan, kontzertu Korala belgikar Swara Vocal Ensemble-ren eskutik.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko urriaren 31(e)tik 2019(e)ko azaroaren 3(e)ra
  • LekuaTolosa

  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana