III Memoria Feministak Jardunaldia

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko urriaren 8(e)tik 2019(e)ko urriaren 11(e)ra
  • III Memoria Feministak Jardunaldia
    Mª Ángeles Durán
  • III Memoria Feministak Jardunaldia
    Carme Adán
  • III Memoria Feministak Jardunaldia
    Ana de Miguel

  • Urriak 8, asteartea / 19:00

¿Cómo queremos cuidar?, M. Angeles Durán

María Ángeles Duran soziologoak lanen errealitateak azalduko dizkigu hitzaldi honetan ikuspegi feministatik eta zainketen lanaren analisia azalduko du, gizartearen oinarri gisa.

María Ángeles Durán (Madril, 1942) soziologian katedraduna da eta ikerlaria. Bere doktore tesia, El trabajo de las mujeres (1971), feminismo akademikoaren abiapuntua izan zen estatuan. Soziologia ekonomikoaren, denboraren erabileraren eta emakumeen gizarte kokapenaren inguruko ehunka ikerketa argitaratu ditu. 2018an Soziologia eta Zientzia Politikoa Sari Nazionala jaso zuen.

Antolatzaileak / Organizan: Donostiako Udalaren Berdintasun atala, San Telmo Museoa

Laguntzailea: Cadena SER

-- 

III MEMORIA FEMINISTAK / MEMORIAS FEMINISTAS

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Jakiunde, EHU / UPV

Laguntzaileak: Laboral Kutxa Fundazioa, Cadena SER

 

  • Urriak 9, asteazkena /  19:00

Feminicidio: memorias de un concepto, Carme Adán

Mod. Javier Echeverría (Jakiunde)

Emakumeenganako indarkeriaren inguruan historikoki izan den isiltasuna injustizia epistemiko gisa har genezake. Emakumeak hiltzen dituzten bortizkeria hauek ikusgai egiteko prozesuaren jarraipena egitea etorkizuneko erronkei aurre egiteko elementu kontzeptualez hornitzeko modu bat da. Garai neoliberalean patriarkatuaren birkonfigurazioak markatutako etorkizuna.

Carme Adán (Donostia, 1966). Filosofian doktorea, entsegugilea eta galiziar politikaria. Genero indarkeriaren tratamendu eta prebentziorako galiziar legea sortu zuen. Egun Vigoko DBHko Politeknikoak Filosofiako katedraduna da eta  Consello da Cultura Galegaren ”Pensamento” atala koordinatzen du.

 

  • Urriak 10, osteguna / 19:00

Feminismo y marxismo, ideas que cambiaron nuestro mundo, Ana de Miguel

Mod. Txetxu Ausín (CSIC) 

Ilustrazioak gizaki guztien arteko berdintasun ontolgikoa ezarri zuen. Baina ideia hau gauzatu zedin  dena zegoen egiteko. Feminismoak eta sozialismoak bat egin zuten gizarte berri baten, mentalitate berri baten oinarriak ezartzeko. Hitzaldian bi paradigma filosofiko handi hauen iragana eta etorkizuna aztertuko dira: bere sustrai komunak, bere kontraesanak eta egungo erronkak.

URJC-ko Filosofia moraleko eta Politikako irakasle titularra. Unibertsitate honetan zuzentzen ditu  Diziplinarteko Genero Ikasketen Doktoretza Programa eta  Genero Behatokia. UCMko dagoeneko klasikoa den  Historia de la Teoría Feminista ikastaroa ere zuzentzen du. Hamaika ikerketaren eta argitalpenen egile, horien artean Neoliberalismo sexual. El mito de la libre elección. Besteak beste, Ángeles Durán saria jaso du (UAM), genero ikerketetan berrikuntza zientifikoari.

 

  • Urriak 11, ostirala / Viernes, 11 de octubre. 12:00

Santamaria Zentroa, Irakaskuntzarako tailerra / Celia Amorósen eta Teresa del Valleren omenez 

Jardunaldia : "Mujer y poder"

Carmen Díez, Ana de Miguel, Concha Roldán. Mod.: Javier Echeverría (Jakiunde). 

Celia Amorós irakasleak CSIC-en IFSan zuzendutako "Mujer y poder" ikerketa proiektuaren inguruan. Bertan, feminismoaren kontzeptualizaziorako eta bere alderdi antropologiko, etiko eta politikarako ekarpen garratzitsuak egin zituzten. Kontestua aztertzeaz gain, planteamendu haiek gaur egun, 30 urte beranduago, zein punturaino dauden indarrean aztertuko dute.

Jardunaldi honek Memoria Feministak zikloari amaiera emango dio (San Telmo Museoa eta Jakiunde 2017, 2018 eta 2019). Feminismoaren ikerketa arloan nabarmendu diren Celia Amorós eta Teresa del Valle irakasleen omenez egingo da.

Carmen Díez (UPV/EHU). Antropologoa, genero eta feminismo ikasketetan aitzindaria eta espezializatua. Teresa del Vallek emakumeen Euskal Herriko egoerari buruz sortutako taldeko kide izan zen. Ana de Miguel (URJC) eta Concha Roldán (CSIC, Instituto de Filosofía) Filosofo feministak. Celia Amorósek sortutako "Feminismo e Ilustración" mintegiko kide izan ziren.

 

San Telmo Museoa

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2019(e)ko urriaren 8(e)tik 2019(e)ko urriaren 11(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana