"Sareak"

Bergara 2019(e)ko Abenduak 14
  • "Sareak"
  • "Sareak"
  • "Sareak"

Itsaso zabalean arrantza egiteko lana ia erabat gizonek egindako lana da, baina, portuan, emakumeak dira sareak konpontzen aritzen ari diren bakarrak, lanbide honetan den tresnarik baliotsuena. Betidanik bizi izan duten egoera, izan direla eta ikusgarri egiteko aldarria, interesatzen zaigu eta gaur egun desagertzeko zorian egoteak arduratzen gaitu. Izan ere, langintza honetan mendetan aritu diren arren, 2012ra arte ez zaie aitortu Euskal Herriko saregileei –beti denak emakumeak– bere lana ogibide modura.

Sareak-en, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi dugu guztion gogoetara.

Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik.

  • IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Natalia Monge
  • SORMENA ETA ANTZEZLEAK: Pilar Andrés, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
  • MUSIKA KONPOSAKETA: Laurentx Etxemendi
  • ARGIZTAPEN DISEINUA: Marc Cano
  • KANPOKO BEGIRADA: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
  • JANTZIEN DISEINUA: Sinpatron

2002an sortu zen ORGANIK, baina 2007tik aurrera hasi zen sorkuntza-lan jarraitua egiten. Euskal Herriko konpainia sendoetako bat da 2011tik (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila), bere ibilbideagatik eta ikastetxeetan bultzatzen duen hezkuntza-proiektuagatik.

Hamar pieza baino gehiago egin ditu, eta guztiek jaso dute Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza; batzuk, berriz, Espainiako Estatuko zenbait jaialditan izan dira, koprodukzio gisara.

Espainiako eta nazioarteko jaialditan izan dira ikusgai konpainia horren lanak: Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Portugalen, Kolonbian, Argentina, Kuban eta Korean.

Natalia Monge da ORGANIKen zuzendaria konpainia sortu zenetik. Zenbait alderdi pertsonal jorratzen ditu bere lanetan, eta gaurkotasunaren unibertsora ekartzen, Mendebaldeko gizarte honetan kezkagai dugun giza alderdia partekatzearren.

Testuaren eta dantzaren bitarteko lengoaia batez baliaturik, mugimendua erabiltzen du adierazpen- eta emozio-bide gisara, interesatzen zaion horretaz mintzatzeko. Bere konposizioetan bestelako paisaia batzuk sortzen ahalegintzen da, soinuaren munduarekiko lotura erabiliz, ikuspegi ironiko batez gehienetan.

 

Bergarako Udala

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaOrganik
  • Data 2019(e)ko Abenduak 14
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Plaza
    Bergara
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Seminarixoa
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana