Bilbao Maker Faire 2019

Bilbao 2019(e)ko azaroaren 1(e)tik 2019(e)ko azaroaren 3(e)ra
  • Bilbao Maker Faire 2019

Munduko asmatzaile eta sortzaileen azokarik handiena da Bilbao Maker Faire.

Europako maker kulturako ekitaldirik zahar eta garrantzitsuenetako bat, era guztietako ikusleei zuzendua. Zientzia eta teknologiari lotutako hitzaldiak, tailerrak eta showcaseak, esperientziaren bidezko ikaskuntza indartzeko, eta DIY kontzeptuaren bitartez (Do It Yourself edo Egin zuk zeuk) herritarrak ahalduntzeko, zenbait balio sustatuz, esaterako, talde-lana eta jakintza komunitatean eskuratzea eta sortzea. Sorkuntza eta kultura digitaleko Fab Lab Bilbao zentroko urteko programazioaren parte da.

Esnatu barruan daramazun maker-a, eta hurbildu zaitez 3D inprimaketa, robotika, elektronika, programazio eta beste teknologia batzuen erabilera sortzailera. Instalazio interaktiboak, proiektuak, tailerrak eta jarduerak aurkituko dituzu, adin guztietako ikusleentzat, hala familientzat, nola arte, diseinu eta teknologiako profesionalentzat.

Informazio gehiago: bilbao.makerfaire.com.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana