Zinemateka: Zinemaren historiako 50 harribitxi (laugarren zatia)

Bilbao 2019(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 23(e)ra
  • Zinemateka: Zinemaren historiako 50 harribitxi (laugarren zatia)

Zinematekak 'Zinemaren historiako 50 harribitxi' zinema zikloa antolatu du, XX. mendeko ikonografiaren zati handi baten oinarria den irudi bat eraikitzeko balio izan duten maisulan batzuekin gozatzea da zinemagintzaren historia ezagutzeko modurik onena.

Laugarren zatia (urriak 30 - urtarrilak 23)

Hiruhileko honetan, zenbait film hautatu proposatzen dugu, kontakizunen erdian emakumezko aktore handiak jartzea erabaki zuten maisu handiek zuzendutakoak.

Hilabeteekin aurrera joan ahala, eta ikusle ugari etortzeak eragindako arrakastarekin -eskerrak eman nahi ditugu horregatik, idatziz ere bai-, hurbil dugu 'Zinemaren historiako 50 harribitxi' zikloko berrogeita hamargarren titulua. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko Zinematekak urtarriletik ikusgai duen zinemaren historiako pelikulen bilduma honek zenbait film hautatu proposatzen digu hiruhileko honetan, hain zuzen, beren ibilbideko une jakin batean kontakizunen erdian emakumezko aktore handiak jartzea erabaki zuten maisu handiek zuzendutakoak.

Beharbada ez dira zuzendari hauen filmik onenak izango, eta, batzuetan, agian ez dira emakumezko aktore hauen interpretaziorik onenak izango. Alabaina, bien arteko baturak, arte- eta ekoizpen-talde handien ezinbesteko esku-hartzearekin, ohiz kanpoko pelikulak sorrarazi zituen, hala nola Mamma Roma, Pier Paolo Pasolinik zuzendutako bigarren film luzea, ondorengoek gehienbat Anna Magnaniren emanaldi ahaztezinari esker gogoratua; Gertrud, Danimarkako Carl Theodor Dreyer-ek zuzendutako maisu-lana, eta haren ibilbideko testamendu bikaina, nahiz eta film gehiago nahi izango genituzkeen Nina Pens Rode-ren ondoren; L’année dernière à Marienbad, Alain Resnais zuzendariak "liluraren mekanismoei buruzko dokumental" gisa definitua, eta Delphine Seyrig zinemako argietara atera zuena lehen aldiz; My fair lady, Audrey Hepburn George Cukor-en aginduetara dagoela; eta Les demoiselles de Rochefort, Jacques Demy-ren musikal handia, Françoise Dorléac eta Catherine Fabienne Dorléac ahizpen (Deneuve abizen artistikoren bidez ezagunagoen) ondoan eta Michel Legrand-en musikaz.

Bestalde, urteko azken hiruhileko honetan, aukera izango dugu Billy Wilder gidoilari eta zuzendariaren azken film luzeetako bat berrikusteko, hain zuzen, Fedora, Marthe Keller-ek hezurmamitua, eta pantailan William Holdenek lagunduta; eta, orobat Kenji Mizoguchi maisuaren estiloko destilaziorik perfektuenetako bat begiesteko, hau da, Yang Kwei-fei (Yohiki) enperatriza, Machiko Kyok hezurmamitua, alegia, Akira Kurosawak zuzendutako Rashomon eta beste maisu-lan batzuetako eta Mizoguchiren beraren Ilargi zurbilaren ipuinak (Ugetsu Monogatari) laneko emakumezko izarrak.

Rubén Corral

Informazio gehiago

Zikloaren hirugarren eta laugarren zatia [PDF - 433 KB]


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 23(e)ra
  • Lekua Golem Alhóndiga
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa3,5 / 4,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Golem Alhóndiga

Non

Euskadi, auzolana