Filmazpit: "Mae Vie de Courgette"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Abenduak 4
  • Filmazpit: "Mae Vie de Courgette"

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Mae Vie de Courgette

Courgette (“Kalabazin”) izen arraroa da 9 urteko mutiko batentzat; bere historia zeharo unibertsala da, ordea. Bere ama bat-batean hil ondoren, polizia atsegin baten lagun egin da Courgette: Raymond du izena, eta joan beharko duen harrera-etxera lagunduko dio, bere adineko beste mutiko batzuekin bizitzera. Hasieran, ahaleginduko da giro arrotz eta kontrako horretan moldatzen, baina Raymonden eta bere lagun berrien laguntza behar izango du besteak maitatzen eta haiengan konfiantza izaten ikasteko.

Gilles Paris-en Autobiographie d’une Courgette nobela stop-motion animaziora egokitua, erakutsi izan den zinemaldi guztietan izugarrizko arrakasta izan duena bai publikoaren bai kritikaren artean.

  • MA VIE DE COURGETTE
  • 2016
  • Claude Barras
  • Suitza, Frantzia
  • Frantsesa
  • Haurtzaroa zaindu eta babestea
  • 66 min.

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana