"Gauari begira", Lester Alvarezen eta Jose Ramon Aisen erakusketa

Bilbao 2019(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 26(e)ra
  • "Gauari begira", Lester Alvarezen eta Jose Ramon Aisen erakusketa

Lester Álvarez (Camagüey, 1984) eta José Ramón Ais (Bilbo, 1971) artistak Lantegia - Ideien Laborategia, Berrikuntza eta Sormena espazio berriaren jabe egin dira. 2018ko Praktika Artistikoen Egonaldian gauzatutako proiektuen emaitza aurkeztuko dute bertan, Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista' programarekin lankidetzan.

Jose Ramon Aisek film bat aurkeztuko du erakusketan, Kubako naturan jasotako eszena ugaritan oinarrituta sortutako paisaia fikziozkoaren bitartez. Panorama eran eraikita, amets-irudi gauekoa da, "kokuioen eta ipurtargien" argitan. Irudi horretan, Kubako herri kontakizunen giroa iraultzaren sorrerako paisaia entzutetsuekin batzen da.

Erakusketa borobiltzeko, Lester Álvarez artista kubatarraren bi proiektu daude ikusgai: La Noche en Cuba eta Viaje del inquisidor Alonso de Salazar.

La Noche en Cuba 1959tik 2019ra bitartean margotutako akuarelen sorta da, gauari egindako erreferentzietan oinarrituta, eta batez ere 1959az geroztik argitaratutako literatura kubatarraren barruan kontatutako ametsetan sortua.

Viaje del inquisidor Alonso de Salazar, berriz, 1611ko maiatzean Alonso de Salazarrek Nafarroako mendietan zehar egindako bidaiaz idatzi zuen txosten oparoa ardatz hartu duen instalazioa da; haren bidaia berregitea da asmoa, "ebidentzia" batzuk bilatzeko.

José Ramón Ais: UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatura eskuratuta eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Eskolan lorezaintza-diseinuko ikasketak eginda. Proiektuan, argazki-sail bat sortu du, Kubako imajinarioa eta paisaia eratzeko izan diren prozesuez hausnartzeko, gertaera historikoak, naturako baliabideen erabilera eta ustiapena, aldaketa soziopolitikoak, eta, batez ere, eguneroko erabilerak eta jendeak naturarekin duen harreman emozionala aintzat hartuta.

Lester Álvarez: Instituto Superior de Arte (ISA) erakundean bukatu zituen goi mailako ikasketak 2011n. Orduz geroztik, sortzaile-ibilbidea garatzen hasi zen; denbora joan ahala, aukera izan du banakako erakusketak egiteko eta proiektu kolektibo askotan parte hartzeko. Haren lanak sariak ere jaso izan ditu, hala nola Ingalaterrako Emerson Collegeko Tengo Frío Artist Group beka eta Italiako Sardinian jasotako ISOLE Nazioarteko Pintura Bienalaren IX. edizioko lehenengo saria.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana